GAZTEISKO FREESTYLE LEHIAKETA
Gasteiz, larunbat arrtsaldea. Jende andana handia gerturatu da Buesa Arenara, 8000 pertsona inguru. Dena prest dago aurtengo freestyle ikuskizuna hasteko. Hondar gainean, sei pilotu: Dany Torres (Esp), Jeremy Lusk (AEB), Stefano Miguzzi (ITA), Eigo Sato (JAP), Manu Troux (FRA) eta Drake Mcelroy (AEB).
Froga nagusia irabazteko faborito nagusia Dani Torres gaztea bada ere, nik Luskengan ditut jarrita esperantzak. Lehen itzulia bukatu ostean, argi geratu zen Torresek eta Luskek beste maila bat dutela. Ondoren, eguneko albiste onena: Carmen Segura; Europan freestylean aritzen den emakume bakarraren showa ikusteko aukera izan dugu. Hori guztia eta gero "best trick" delakoaren ordua heldu da: pilotu bakoitzak bi aukera ditu bere truko edo abilezia onena egiteko. "Best trick" delakoaren garaipena Luskentzat izan da. Arratsaldeko lehen txapela, beraz, AEBra doa. Tarte txiki baten jarraian, Freestylearen bigarren itzulia hasi da; oraintxe erabakiko da nor izango den garailea. Motorgidarien saltoak bukatutakoan, emaitza: Dany Torres garaile. Niri hala ere, hobea iruditu zait Lusken jarduna, baina adituek nik baino gehiago dakite, beraz… Aipagarria da baita, Freestyle ekitaldi guztia argi eta soinu ikuskizun paregabearen laguntzaz burutu da. Azkenik, arratsaldeko txarrena aipatu nahi dut: Drake Mcelroyk erakutsi duen maila apala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: