AURTEN ERE, BETIKO MODUAN
Iragan asteburuan korritu zen Suediako Rallya eta irabazlea Gronholm (Ford) finlandiarra izan zen. Bigarren postua Loeb (Citroen) frantziarrarentzat izan zen eta hirugarrena Mikko Hirvonen (Ford) finlandiarrarentzat.
WRC txapelketako lasterketa eder eta zailenetako bat da Suediako Rally berezia. Berezia zergatik? Elur-gainean korritzen delako. Elurretan gidatzea oso zaila da eta superfizie horretan esperientzia handia exijitzen dio Suediako Rallyak lasterketa irabazi nahi duenari. Datu bat: Suediako Rallyaren 55. edizioa izan da aurtengoa eta edizio guztietan pilotu nordikoak izan dira beti garaile; salbuespen bakarra dago, 2004. urtean Loebek irabazi zuenekoa.
Niri asko gustatzen zaizkit elur-gainean korritzen diren rallyak eta zuei? Erantzuna baiezkoa bada, albiste on bat daukat zuentzat: aurtengo urtetik aurrera Suediako Rallyaz gain, WRC txapelketan beste rally bat ere korrituko da elurretan: Norvegiako Rallya, zein datorren asteburuan korrituko den. Horren berri, ordea, datorren astean. Bitartean, hona hemen iazko Suediako Rallyaren bideo bat:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: