AUPA TXUS, EU NAUSI!

smd 1456152715847 Motor Sport | 2007-02-13 09:01

  Txus Jaio berriz ere bueltan. Espainiako Rallyetan bi aldiz txapeldun (2002 eta 2003an) izan ostean, oraingoan BMW 325 autoagaz parte hartuko du Atzeko Trakziodunen Kopan. Martxoaren 11n Gabirian hasiko da Atzeko Trakziodunen Koparen hirugarren edizioa. Iazko edizioaren irabazlea Iñigo Alustiza legazpiarra izan zen BMW M-3 batekin..

  Gabirian hasiko da txapelketa, baina guztira zortzi hitzordu izango dira: Azpeitiko rallysprinta martxoaren 21ean, Nafarroako RAC Rallya maiatzaren 19an, Egues bailarako Rallya ekainaren 16an, uztailaren 28an jokatuko den Lekunberriko Rallysprinta, irailaren 15ean Hondarribian lehiatuko den Rallysprinta, Gernika Lumon BBK Rallya urriaren 13an eta Bizkaiko Begiratokiko Rallya azaroaren 24an. Oraindik ez dute ziurtatu egunak horiek izango direnik, eta akaso beste probaren bat ere sortuko dutela azaldu dute antolatzaileek. Momentuz, hamaika gidarik eman dute izena txapelketan; tartean, Markina-Xemeingo Txus Jaiok.

 

 


Utzi iruzkina: