Orgasmo bat

sinmas 1456152698230 Sinmas | 2009-03-17 15:08


Egun batean, neska gazte batek, bere mutilari, opari berezi bat egitea bururatu zitzaion. Opari berezi hori bideo batzuk ziren, non neska masturbatzen ateratzen zen. Mobilarekin grabatu zituen bideoak, eta bertan bakarrik gorde. Egun batzuetara, lagunekin buelta bat ematera joan zen gauean, eta etxera iritsi zenean konturatu zen mobila galdu zuela. Egun gutxitara, herri guztiak ikusita zituen bideoak.
Gertaera larri honen aurrean aztertu beharra dago zeinena den gertatutakoaren kulpa. Nere iritziz neskak oso jokaera pasiboa azaldu du jakinda zein bideo zituen mobilean gordeta, eta jakinda zein ondorio ekar zitzakeen mobila galtzeak, beraz, neskaren kulpa da neurri nabarmen batean.
Bestalde, mobila aurkitu eta mundu guztiari bideoak pasa zizkion mutilaren jarrera oso kritikagarria da. Badirudi ez zela konturatu neska horri min handia egingo ziola egin zuena egin ostean.
Beraz, kulpa biona dela uste dut, baina batez ere neskarena, kontu gutxi eduki baitu bideo intimo horiekin.


Utzi iruzkina: