PortAventuraren magia estalgabetzen
Arratsaldeon! Aste honetako igande-hausnarketa atzeratuta dakarkizuet asteburuan kanpoan egon naizelako; baina hemen nago. Esan bezala, aste bukaeran PortAventura parke tematikoan egon naiz eta bertan nengoela zalantza ugari planteatu zitzaizkidan parkeak lortzen zuen arrakasta ikusita.
PortAventura World izeneko azpiegitura erraldoia Salou-en (Kataluina) kokatuta dago eta 1995. urtean ireki zituen bere ateak. Bertan parke tematikoa, ur-parkea eta hotel ezberdinak aurkitu ditzakegu. Aipatutako lehenengoa aztertuko dut nik, PortAventura Park alegia. Parkea zazpi eremutan banatuta dago: Far West, China, Polynesia, Mediterranean, Sesamo Aventura, Mexico eta Italia. Eremu bakoitza atrakzio eta zerbitzu ezberdinak ditu eta gaiaren arabera girotuta dago.
Bertan nengoela, parkearen arrakastak harritu ninduen. Hain dimentsio handiko parke tematikoa beti beteta egoteak atentzioa deitu zidan: udan, gabonetan, Aste Santuan... Espainian guztira 30 parke tematiko baino gehiago daude ur-parkeak eta atrakzio-parkeak kontuan hartuta eta PortAventura azpiegiturak ranking-aren lehenengo postuetan agertzen da web orrialde guztietan. Zergatik ote du hain posizionamendu ona? Zerk eberdintzen du PortAventura parkeak beste parkeetatik? Zer estrategia erabiltzen dituzte PortAventurako komunikazio departamentuak?
Web-orrialde ezberdinak aztertu eta gero, PortAventuraren arrakastaren giltzarria aurkitu dut: online presentzia. Online presentaziaren barruan, parkeak sarean duen influentziaz hitz egiten ari naiz; bai komunikazioan, bai komertzializazioan. Azpiegitura honek marketing digital eta online komunikazio departamentu potenteak ditu, besteak beste "eCommerce Manager", eMarketing Manager" eta "Social Media Manager". Profesional hauek, sare sozialen eta SEO bezalako tresnen bidez, PortAventurari buruzko berriak publiko masibo eta potentzialari helarazten dizkiete. Azpimarratzekoa da ere, etengabeko berritzea: eskaintza berriak, atrakzio berriak, zerbitzu berriak... Izan ere, estazionalitatea faktore garrantzitsua da, hilabete batzuetan beste batzuetan baina bisitari gehiago baitaude; desoreka nabaria da. Arazo horri aurre egiteko komunikazioa da giltzarria, inbertsio handiagoa egiten baitute hilabete potenteetan eta errentagarria gertatzeko bezeroak hilabete horietan kontzentatzea beharrezkoa dutelako.
Beraz, PortAventura Park bezalako azpiegitura erraldoiaren atzean komunikazio estrategiak daude, haiek dira mundu guzti honen benetako magia!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: