OT-ren BOOM-aren sekretua...

sheila_iribarren 1545051365401 Nire igande-hausnarketak.. | 2018-11-18 15:19

sheila_iribarren 1542813019818

Kaixo guztioi! Gaur, igandero bezala, komunikazioari eta batez ere, HHPP eta publizitate arloari lotutako gai bati buruzko hausnarketa dakarkizuet. Operacion Triunfo-ren (OT) boom-ari buruz hitz egin nahi dut; hainbesteko audientzia eta hedadura lortzeko erabili dituzten baliabideez alegia.

 

Espainako telesairik arrakastatsuenetarikoa da Operacion Triunfo. OT, 24 orduko kantu akademia da; non, astero, galak egiten dituzte akademian non geratzen den eta nor kanporatzen duten erabakitzeko. Gala bakoitzean bi nominatu, faborito bat eta kanporatutako bat egongo dira. 2001. urtean izan zen lehenengo relity-a eta hortik aurrera programaren dinamika ez da aldatu. Baina iazko edizioa guztien artean arrakastatsuena izan zen; audientzia gehien eta hedadura gehien izan duen edizioa alegia. Izan ere, urteak igaro ahala, gizartearen beharrak eta nahiak aldatuz joan dira eta OT-ko ikusleak edizio digitala eskatzen zuten ohiuka. Horregatik, OT2017-ko zuzendari eta administrazioak  Youtube plataforma erraldoian "24h" bat ezartzea erabaki zuten, hau da; akademian goizeko 10-etatik gaueko 11-tara gertatutako guztia erretransmititzen duten kamaraz bete zuten akademia. Eta horrela, ikusleek zuzenean konektatzen dute partaideekin, bere izaera eta bilakaera ezagutuz eta hortaz, haienganako mirespen handiagoa sentituz.  Plataforma digitalez gain, sare sozialak oso modu aktiboan erabili dituzte telesaiari buruzko gai guztiak modu azkar eta masiboan hedatuz.

Beraz, esan dezakegu edizioaren arrakastaren giltzarria baliabide digital berrietan dagoela. Izan ere, lehen aipatu bezala, merkatua ezagutzean dago arrakastaren gakoa; segun eta gizarteak zer eta nola nahi duen, halako feedback-a lortuko dugu. Hor sartzen dira komunikazio eta marketing planak, jendeak nahi eta behar duena nola asetuko duten antolatzen ahalik eta modu errentagarrian gertatzeko. 

 

Hortaz, ikusi dezakegu, nola Operacion Triunfo bezalako fenomeno baten atzean HHPP-ak eta publizitatea dauden eta zein baliagarri diren pertsona arrunt bat bere bizitza arruntatik atera eta egun batetik bestera, milaka fan dituen abeslari ospetsu batean bihurtzeko orduan. Gai honetaz sakonago hitz egingo dut hurrengo igandean. 

Berriro ere, nabaria da Harreman Publikoen magia.


Utzi iruzkina: