MTV-ko EMA Sarien iruzurra...
Kaixo! Asteburuan EMA sarien show ikusgarria eman zen Bilbon, BEC-en zehazki. Artista internatzionalak bildu ziren bertan eta dimentsio handiko muntaia eraman zuten aurrera. Ikuskizunak milaka fan eta hedabide erakarri zituen, baita baliabide zabaltze izugarria ere... baina zer ote dago muntai guztiaren atzean? telebistan ikusten den bezalakoa al da errealitatean? zer nolako estrategiak erabili dituzte HHPP-ak?
Aurtengo EMA sariei buruzko dokumentu ugari aztertu eta gero, esan beharra daukat nahiko desengainatuta sentitzen naizela. Badakit produkzio guztiak atzetik lan handia daukatela eta lan hori ez dela ikusleongana iristen baina MTV-ak erabilitako estrategiak ikuskizunari xarma kentzen diotela uste dut. Hasteko, MTV-ko Harreman Publikoen kanpainaren arabera, bi Youtuber ospetsuak erabakiko zuten ikuskizunaren ikusleak zeintzuk izango ziren eta, bertako lekukoen hitzetan: "ez zuten kasurik egiten, denak mugikorrarekin zeuden". Beraz, casting-a "pantomima" bat zen, soilik jendea erakartzeko. Gero, Alfombra Gorrian, casting-a egin zuten guztiek iha egon ziren, baina hori bai; bertako antolatzaileek zer oilukatu eta zer egin agintzen zieten denbora guztian, pantaila handian ekitaldia ikusgarria egiteko. Kontzertuetan zehar ere, txontxongiloen rolan jokatu zuten ikusleek, MTV marka indartzeko eta presentzia handiagoa emateko.
Bestalde, argi dago MTV-ko HHPP-en kanpaina arrakastatsua izan dela guztiz. Sarrera guztiak saldu edo eman zituzten, izan ere casting-etara pertsona ugari aurkeztu ziren eta gainera, sare sozialen bidez hedatutako mezuak eta txapelketak hedadura handia lortu zuten (ad: San Mames edo Abandoko metro geltokien txapelketak). Kanpainaren helburu nagusietarikoa MTV marka indartzea zen eta horretarako kriston ekitaldia antolatu dute, estrategia egokiak jarri dituzte martxan eta publikoa ondo aukeratu dute (publiko gaztea).
Beraz, EMA sariak izugarriak izan dira, haien buruzko berria hedabide guztietan zehar hedatu da eta MTV-k ikusgarritasun handia lortu du ere. Kanpaina arrakastatsua guztiz!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: