HHpp-en magia...
Arratsaldeon guztioi! Hemen nago, beste igande bat. Gaur, Harreman Publikoen estrategiek eragindako inpaktuaren inguruan hausnartuko dut. Esan beharra daukat, publikoarengan eragitea izugarrizko ahalmena iruditzen zaidala, magia hutsa.
Harreman publikoen informazioa nahi duten erara manipulatzeko duten ahalmena liluratuta nauka. Berri bat kontatzeko modua erabakigarria da bizitzako arlo guztietan, izan ere; askotan, informazio bat kontatzeko era, hartzaileak informazio hori hartzeko modua baldintzatzen du. "Vender la guerra" bideoan argi ikusten da Kuwait-eko Harreman Publikoen kanpaina arrakastatsuaren eragina gizartearengan. Eragin masiboa eta guztiz eraginkorra. Irak-eko soldaduen erasoaren berria mundu osoan zehar hedatu zen erabilitako estrategia eraginkorrari esker; non, besteak beste, berria hedatu zuen neskatoa izan zen giltzarria bere sinesgarritasunagatik eta eragindako emozioagatik.
HHPP-en lana oso baliagarria dela uste dut, oso praktikoa. Gainera, HHPP-en inguruko ekimen guztiak aipatzekoak dira ere: hitzaldiak,ekitaldiak... izan ere; hauek dira enpresa baten irudia lantzen dutenak. Eta zer garrantzitsua da enpresa baten irudia gizartean posizionatzeko orduan, baita merkatuan leku bat aurkitzeko momentuan ere. Askotan ez gara jabetzen HHPP-en lanaren garrantziaz gure egunerokoan... hausnartu ezazue.
Bestalde, guk publiko bezala haien lana ezagutu beharra dugu maniputatuak ez izateko eta pauso bat aurretik joateko. Harreman Publikoek merkatua eta gizartea aztertzen dute haien kanpainak martxan jarri aurretik; hortaz, oso ondo ezagutzen gaituzte eta zaila da haien estrategiak identifikatzea.
Beraz... HHPP-ek komunikazioa erabiliz magia egiten dutela uste dut. Erabilitako estrategiak eraginkorrak eta burutsuak dira, eta merkatu eta gizarte azterketa sakon bat dute atzean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: