Interneten aurrean inozo, harreman publikoen aurrean ez-jakintsu

sheila_iribarren 1545051365401 Nire igande-hausnarketak.. | 2018-10-14 17:15
1

sheila_iribarren 1540333453068

Gaur, Black Mirror-en telesaia ikusi ondoren bi gaien inguruan hausnarkutuko dut. Hona hemen nire gaurko  igande-hausnarketa:

Gizakiek munduko online multimedia plataforma handiena kontrolatzen dutela uste dute. Haien datu pertsonal guztiak eskeintzen dituzte hedabidean, haien iritzi edota ideologiak, haiek sortutako edukiak... haien bizitza guztia alegia. Internet lagun dute, bizitzaren arlo guztietan errentagarritasuna lortzeko tresnatzat hartzen baitute (maitasuneko app-ak, mezuak modu masiboan zabaltzeko, enpresa baten ikusgarritasuna handitzeko edota edozein produktu saltzeko, besteak beste).                                                                                                                                       Baina internet lagun baino, gure etsairik arriskutsuena bihurtu daiteke. Black Mirror-en "Himno nacional" kapituloa ikusi eta gero argi daukat Internet bezalako plataforma ezin dezakegula kontrolatu, baizik eta internet-ek gu kontrolatzen gaituela. Kapituloan argi ikusten da nola printzipioz gobernuari zuzenean zuzenduta dagoen mezu batek gizarte osoa mobilizatzen du, denak erortzen dira sekuestratzailearen manipulazioan.

Bestalde, telesaian jokuan dagoena ministroaren irudia da denbora guztian. Ikaragarria da pertsonai publiko baten irudiaren garrantzia, bere posizionamendua gizartean baldintzatzen baitu. Internet boteretsua dela komentatu dut, baina... norbaiten irudia erakargarria eta boteretsua bihurtzea jakitea ere magia potentea iruditzen zait; oso praktikoa. Gaur egungo gizartearen arlo guztietan hierarkia da nagusi eta rancking-aren goiko pisuetan egoteko posizionamendu ona beharrezkoa da. Harreman publikoen egitekoa bezeroaren beharren araberakoa izango da, beraz lan handia dakarte atzetik marka potenteen posizionamendua. Hori da niri liluratzen dit magia, nahi den irudia sortzeko ahalmena. Harreman publikoen lana ez da begibistan dagoen zerbait, baina bai enpresa baten erregantagarritasuna baldintzatzen duen elementuetako bat. 

Kontuz! mundua ez da uste dugun bezala, begiak ireki eta ikusten dugunaz haratago joan beharra dugu!