Inpaktatzen duten kanpainak...

sheila_iribarren 1545051365401 Nire igande-hausnarketak.. | 2018-11-12 17:39

sheila_iribarren 1542046408995

Kaixo! Hemen nago, beste igande bat, zuekin nire hausnarketak partekatzeko. Asteburu honetan DGT-aren kanpaina berria ikusi dut, "Vivo o muerto" kanpaina alegia. Iragarki hau ikusi ondoren, DGT-ren kanpaina ugari aztertu ditut eta guztietan helburu komuna ikusi dut: ikusleengan eragitea modu gogorrean, inpaktu handia sortuz. GKE-en kanpainak ere gogorrak izaten dira, zuzenean hartzailearengan eragiteko.

Argi dago kanpaina baten giltzarria hartzailearengan eragiten lortzea dela eta hori Harreman Publikoetan darabiltzaten langileak ondo dakite. DGT-ko kanpainetan adibidez, argi antzematen da publizitate agresibo eta gogorra.  Izan ere, elementu emozionalekin jokatzea oso estrategia burutsua izan daiteke modu egokian aplikatzen bada. Badira gaiak lantzeko bide ezberdinak: modu arrazionalagoa, emozionalagoa, explizitoagoa... eta bide bakoitza HHPP-ak kanpaina ezberdinak garatzea eskatzen du; ekitaldi ezberdinak, publiko ezberdina... DGT-aren HHPP-ko kanpainak target zehatz batera zuzenduta daude eta helburuak oso argi finkatutak dituzte. Hortaz, hain iragarki gogorrak zabaltzearen arrazoia argia da: haien helburuak lortzeko beharrezkoa dutela. GKE-en kasuan berdina gertatzen da, hartzailearen jarreran eragitea beharrezkoa dutela haien helburuak lortzeko. Baina mugaren bat al dago kanpainen gogortasunarekiko? Elementu emozionalekin jokatzeak hartzaileak manipulatzea esan nahi du?

Nire ustez, oso modu burutsuan erabili behar dira elementu emozionalak indar handia dutelako. Baina gai batzuk indar hori eskatzen dute. Adibidez, GKE-en kanpainak hartzailearen atentzio ditu behar dute, haiengan eragin laguntza lortzeko ("Fuck the Poor" kanpaina adibide nagusietarikoa dela uste dut). Beraz, nik neuk, elementu emozionalekin kanpaina inpaktatzaileak egitea artea dela uste dut. Artea bai, abilezia izugarria. Berriro ere, HHPP-ak magia egiten dute baliabide egokiekin gizartean eragiten.


Utzi iruzkina: