Norberaren markaren potentzia
Kaixo! Hemen nauzue, beste igande arratsalde batean, eguneroko komunikazio estimuluei buruz hausnartzeko prest. Gaur, produktu bat zaretela ziurtatuko dizuet. Bai, uneoro zuen burua saltzen saiatzen ari zareten produktua.
Gizaki guztiok produktuak gara. Nahiz eta hasieran konnotazio negatibo bat eman "produktu" hitzari, adibide honekin zuen egunerokotasunean kokatzen lagunduko dizuet. "Ostirala da eta diskoteka batera goaz gure lagunekin. Badakigu gustoko dugun pertsona joango dela ere eta bere atentzioa deitu nahi dugu. Gau horretako helburua pertsona horrekin bukatzea da". Egoera honetan, nahiz eta ez konturatu, marketing estrategia jarraitzen ari garan produktuak besterik ez gara. Gure packaging-a (itxura) zaintzen dugu, kanala kontu handiz hautatzen dugu (sare sozialak, aurpegira hitz egin...), komunikazio estrategia garatzen dugu (baliabideak eta helburuak kontuan izanda) eta batez ere, gure marka zaintzen eta indartzen dugu.
Marka, bai marka. Gure marka bizitzako gauza baliotsuenetarikoa da, besteengandik ezberdintzen gaitu eta gure esentzia plasmatzen du besteek guri buruzko irudia garatu ahal izateko haien buruetan. Historian zehar marka potente pila aurkitu ditzakegu, aztarna utzi duten pertsona ezberdinak alegia. Adibidez Maddona edo Michael Jackson. Artista hauek haien marka modu estrategikoan garatu zuten eta horri esker, gaur egun oraindik presentzia handia dute, bizirik nahiz hilda egon.
Beraz, badakizue, zuen marka kontu handiz landu lortu nahi dituzuen helburuen arabera. Eta gogoratu, guztioak gara produktuak eta estrategikoki saltzen ikasi behar dugu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: