Ebaluazio bertsioa eskuratu
Programaren ebaluazio bertsioa 'www.mackichan.com' helbidetik jaitsi daiteke, eta instalatu eta erregistratu ondoren 30 egunetan bere osotasunean erabil daiteke ezer ordaindu gabe. Egun horiek pasatu ondoren aukera gehienak desgaitu egiten zaizkio, baina programarekin sortutako dokumentu guztiak ikusteko baliagarria izaten jarraitzen du. Horrela xemeikorik gastatu gabe programa ebalua dezakegu eta ikusi erostea komeni zaigun ala ez. Ebaluzio bertsioa eskuratu eta instalatzea gomendatuko nuke, horrela hobeto balora dezakegu programa.
www.mackichan.com helbidean egin klik DOWNLOADS eta ondoren Free Trial Versions aukeretan. Irekiko den leiho berrian hautatu "Scientific Notebook 5.5 (41.4 megabyte download)". Horri honetan beherago datu batzuk eskatzen ditu, beharrezkoa e-postarena da, besteetan nahi duzuna idatzi dezakezu. Bukatzeko egin klik Submit botoian.
Dena ondo joan bada, programaren deskarga hasiko da. Zure e-posta helbidera mezu bat helduko zaizu programa instalatzeko klabearekin.
Deskarga bukatzen denean exekutatu jaitsi den fitxategia, klabea eskatzen dizudanean idatzi e-posta helbidera heldu zaizuna eta jarraitu pantailan agertzen joango zaizun aginduak. Programa instalatzen duzun bitartean mantendu ordenagailua internetera konektatuta.
Programa bere osotasunean erabiltzeko erregistratu egin behar da. Instalazioaren bukaeran galdetzen duenean erregistratzea nahi duzun, internetera konektatuta bazaude, esan baietz eta bereala betetzen du prozesua.
Abiatu programa eta pantailaratu nahi dituzun tresna barrak [<View>+<Toolbars...>]eginez.
Gogoratu 30 egun dituzula programarekin aritzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: