Ertzaintzak bi droga-saltzaile atxilotu ditu

satisfaction 1456152670715 satisfaction | 2007-05-22 13:10

 Ertzaintzak bi droga-saltzaile atxilotu ditu Bilbon eta Barakaldon, legez kanpoko transakzioak egiteagatik
 

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bilbon eta Barakaldon, substantzia estupefazienteekin trafikatzea leporatuta. Bata heroina saltzen harrapatu zuten eta bestea pirulak saltzen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzo arratsaldeko 16,00etan, Bilbo Zaharrean herritarren segurtasunerako zaintza-lanetan zebilen Ertzaintzaren patruila bat substantzia estupefazienteen legez kanpoko transakzio baten lekuko izan zen. Agenteek bi gizonezko ikusi zituzten elkarrekin hitz egiten; halako batean, horietako batek ahotik termozigilatuta zegoen poltsa bat atera zuen eta diruaren truke besteari eman zion. Ertzainek baieztatu egin zuten heroina zela eta saltzailea (A.S., 21 urteko gizonezkoa)atxilotuzuten.
Bestalde, atzo goizeko 8,45an, beste patruila batek jarrera susmagarria zuten bi pertsona ikusi zituen Barakaldoko Juan de Garai kalean. Horietako batek zenbait pirula erosi berri zituela baieztatu ondoren, agenteek bestea miatu zuten eta antsiolitikoen eta antidepresiboen familiako ehun bat pirula atzeman zizkioten. Azken pertsona horrek (M.E.O., 48 urtekoa) aitortu egin zien agenteei pirulak saldu zituela; beraz, atxilotu egin zuten, substantzia estupefazienteekin trafikatzeko delitua egotzita.


Utzi iruzkina: