Lekuan lekukoa vs. Globalizazioa
Globalizazioa (Eredu neoliberala) |
Lekuan lekukoa (elikadura subiranotasunaren eredua) |
|
Merkataritza |
Merkataritza librea guztirako |
Elikagaiak eta nekazaritza merkataritza hitzarmenetatik kanpo |
Ekoizpen lehentasuna |
Nekazaritzako esportazioak
|
Tokiko merkatuetarako janaria
|
Merkatuetara sarbidea |
Kanpoko merkatuetara sarbidea
|
Tokiko merkatuetara sarbidea izatea eta nekazariak euren merkatuetatik botatzeari amaiera ematea, nekazaritza eta abeltzantzako industriaren eraginez galarazia izan dena.
|
Laborantza salneurriak |
"Merkatuak dioena" (salneurri merkeak finkatzen dituzten mekanismoak bideratu)
|
Ekoizpen kostuak estali eta nekazariei bizimodu duina ematen dieten salneurri justuak
|
Laguntzak |
Hirugarren munduan debekatuta dauden laguntza asko A.E.B.tan eta Europan baimenduta daude, nahiz eta laguntza horiek nekazari handienei baino eman ez.
|
Beste herrialdeei kalterik egiten ez dieten laguntzak onargarriak dira. Esaterako, laguntzak nekazari txikiei merkaturatze zuzenerako bermatzea, salneurriei edota sarrerei laguntzeko, lurzorua kontserbatzekoo, nekazaritza iraunkor bihurtzeko...orain egiten ez dena, hain zuzen.
|
Elikagaiak |
Merkantzia bat. Horrek praktikan esan nahi du jaki prozesatuak, kutsatuak eta koipe, azukre, xarabe, artoaren fruktosaz...beteak direla jakiak, eta hondakin toxiko asko dituztela
|
Giza eskubide bat. Batez ere osasungarriak, elikagarriak, eskuragarriak , kulturalki egokiak lekuan ekoiztuak izan beharko lirateke.
|
Ekoitzi |
Aukera bat eraginkorrenentzat
|
Herri nekazarien eskubide bat.
|
Gosea |
Produktibotasun txikiari zor zaio.
|
Txirotasunari eta ezberdintasunari zor zaien eskuratze eta banaketa arazoa
|
Elikadura segurtasuna |
Janaria merkeen dagoen tokietatik inportatuta lortzen da.
|
Handiagoa da ekoizpena txiroen eskuetan dagoenean eta elikagaiak lekukoak direnean.
|
Produkzio baliabideen kontrola |
Pribatizatua
|
Bertakoa. Komunitateek kontrolatuta dago.
|
Lurraren eskuragarritasuna |
Merkatuen bidez
|
Behar den moduko Nekazaritzaren erreforma eginda. Lurra eskuragarri ez badago beste guztiak ez du zentzurik.
|
Haziak |
Patenta daitekeen merkantzia
|
Herri guztion herentzia komuna |
Baserriei kreditu eta inbertsioak |
Sektore pribatutik
|
Sektore publikotik. Nekazaritza familiarrari zuzenduak.
|
Dumping |
Ez da arazo bat.
|
Debekatu behar da
|
Monopolioa |
Ez da arazo bat.
|
Arazo gehienen sustraia. Debekatu behar da.
|
Gainprodukzioa |
Hori ez da ematen, definizioz.
|
Salneurrien gitxitzera doa eta nekazariak pobreziara daramatza. Eskaintza kudeatzeko politikak behar dira AEBtan eta Europan.
|
Transgenikoak |
Etorkizuna duen proposamena. Nekazaritzako industria eta monolaborantza indartzen ditu
|
Osasunarentzat eta ingurumenarentzat arriskutsuak. Beste monopolio bat dakarte. Debekatu behar dira.
|
Teknologia |
Nekazaritzako toxikoak eta transgenikoak
|
Nekazal ekologiaren ereduan. Ez du transgenikorik erabiltzen
|
Nekazariak |
Anakronismoak. Eragingarria ez dena desagertu egingo da.
|
Bioaniztasunaren zaintzaileak, produkzio baliabide naturalen administratzaileak, ezagutza eta barne merkatuaren gordailuzainak eta garapen zabal eta barneragarriaren oinarria.
|
Mundua ulertzeko bestelako era |
Ez da posible. Ez du interesik
|
Posible da eta luze eta zabal frogaturik dago.
|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: