Paris.

saskinaski 1456152666564 Saski-naski | 2009-11-15 21:05

Aztertuko dugun lekua Paris da.

 

Hasteko, mapan kokatuko dugu. Hiri hau Frantziako hiriburua da eta Frantziako erdialdeko iparraldean dago kokatuta, Sena ibaia zeharkatzen du hiria, hori da hiri honen erakarpenetako bat.

 

Orain Pariseko leku bisitatu eta famatuez hitz egingo dugu. Besteak beste, Notre Dameko katedrala, Eiffel dorrea eta Zelai Eliseoak.

 

 Alde batetik, Notre Dameko katedrala dago. XII.mendean, 1163.urtean eraikitzen hasi zen eta 1245ean amaitu zuten haren eraikuntza. Mariaren omenez eraiki zuten eta estilo gotikokoa da. Katedral famatua da honen goiko partean dauden gargolengatik, eta umeentzat ere ezaguna da 1996. urtean egin zen filmagatik.

 

Beste aldetik, Eiffel dorrea dago. Dorre hau bi urtetan eraiki zen 1887 eta 1889 artean, alegia. 330 metroko altuera du eta burdinezkoa da. Sena ibaiaren ertzean dago eta Frantziako sinbolo nagusienetako bat da. Honekin lotuta, Zelai Eliseoak daude, izan ere, Eiffel dorrearen inguruan daude. Parisko eta, seguruenik, munduko kalerik nagusienetako eta famatuenetako bat da. Bertan, Frantziako Tourra amaitzen da urtetik urtera.

 

Hitz gutxitan, Paris oso hiri famatua da bere eraikin eta leku famatuengatik, hala nola, Eiffel dorrea edo Notre Dameko katedrala. Gainera argiaren hiria deitzen diote oso hiri argitsua delako.

 



Utzi iruzkina: