Nafarroa Oinez 09
Data: 2009ko urriaren 18an.
Irteera: goizeko 9:00etan.
Itzultzeko ordua: arraltsaldeko 19:00etan.
Salneurria: Amurrion erroldatuta daudenek 7€ ordaindu behar dituzte eta ez bazaude Amurrion erroldatuta 3€ gehitu behar dizkiozu.
Abestia:
Hara gure oinak
bidea eginez:
Biderik badugu?
Ez dugu biderik.
Egiten badugu
izango dugu
bidea.
Bide guziak ez dira errazak,
oinez goaz baina.
Txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Bide guziak ez dira errazak,
oinez goaz baina.
Txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Ez dugu ja lotsa
euskaraz eginez:
Euskara badugu,
ez dugu euskararik.
Egiten badugu
izango dugu
hizkuntza.
Ez gelditu lotan
ametsak eginez:
Ametsa badugu,
ez dugu ametsik.
Egiten badugu
beteko dugu
ametsa.
Bide guziak ez dira errazak,
oinez goaz baina.
Txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Bide guziak ez dira errazak,
oinez goaz baina.
Txikiak ere baditu oinak
handienak haina
Badabil jendea
herria eginez:
Herria badugu,
ez dugu herririk.
Egiten badugu
izango dugu
herria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: