Mari.

saskinaski 1456152666564 Saski-naski | 2009-11-15 22:45

Aztertuko dugun gaia Mari izeneko euskal mitologiaren jainkosarena da.

 

Hasteko, Mari euskal mitologiaren jainko nagusia da, eta bere senarrak Maju edo Sugar ere inportantzia handia du. Gauzak eratzeko eta hondatzeko ahalmena zuen eta naturaren erregina zen. Bi seme izan zituen, Atarrabi eta Mikelatz.

 

Mariren izenaren jatorria kristautasunaren Maria-z etortzen zela esaten da. Baina ere “Amari” hitzetatik etorri ahal zela eta “a” galdu zuela ama baitzen

 

Mariren izena hainbat eraz ulertzen du jendeak. Alde batetik, batzuek uste dute sorgin bat dela. Beste aldetik, batzuek Ama Lurra-tzat hartzen dute Mari.

 

Mari mendien kobazuloetan bizi zen, eta mendi horren izena hartzen zuen Mari. Toki ezagunetariko batzuk Anboto, Txindoki eta Aralar dira, esate baterako.

 

Mari duen berezitasun bat hegan egin ahal zuela zen. Normalean kobazuloetan agertzen zen eta berarekin topo egiten bazenuen beti hikan hitz egin behar zitzaion, kobazulotik sartu behar zinen sartu zinen modu berean eta ezin zinen lurrean eseri nahiz eta bera lurrean esertzera gonbidatu.

 

Pertsonaia mitologiko garrantzitsu honi buruz herrietan kondaira ugari daude, adibidez Oñatin (Gipuzkoan) Mari etxeko andre bat zela esaten da eta bere senarrarekin eta bere semeekin bizi zela. Honekin lotuta, Zumaian beste kondaira dago eta honetan Marik etxeko andrea zela esaten zen ez zuena ez senarrik eta semeak izan nahi zituena.

 

Mari jainkosa ona zen eta oso zuzena, pertsona onak eguneroko bizitzan laguntzen zituen eta pertsona gaiztoak eta ez zirenak besteekin ondo jokatzen zigortzen zituen eskarmentu moduan.

 

Hitz gutxitan esan daiteke, Mari euskal mitologiaren pertsonaiarik inportanteena dela.

 


Utzi iruzkina: