Maitagarriak

saskinaski 1456152666564 Saski-naski | 2009-11-16 20:59

 Maitagarriak

 

Aztertuko dugun gaia maitagarriei buruz da. Haien jatorria zein ezaugarriak.

Hasteko galdera garrantzitsu bat pentsa ezazu.

Maitagarrietan sinezten duzu?
Izaki txiki honi buruz esan dezakeguna.
Nahiz eta hauek ez ikusi, benetakoak dira.

Alde batetik,  izaki txikiak eta argidunak dira, sarritan naturan dauden osagarrietan daude; besteak beste baso handietan eta ibaietako arroetan agertzen direnak. Bestetik, makiltxo magikoa daramate eta txinparta argidunak igortzen dute. Betidanik gure kulturan gogoan egon dira.

 

Maitagarrien jatorria ezezaguna izan zaigu, baina Erdi Aroan itxura bereizgarri bat egokitu zuten. Antzinan zerutik eroritako aingeruak zirela uste zen eta zerura itzultzeko gaitasuna galdu zutela eta infernuko ateak itxita zituztela. Honekin lotuta uste zena zen, lur azpiko mundu berezi batzuetan bizi zirela pentsatzen zen. Maltxurrak zirela uste zuten ume txikiak bahitzen zituztelako haien modura hezitzeko.

 

Hitz gutxitan esan dezakeguna da, maitagarriak bakoitzaren gogoan bizitzen diren izakiak direla eta gure esku dagoela haietan sineztea edo ez.

 


Utzi iruzkina: