Hercules.

saskinaski 1456152666564 Saski-naski | 2009-11-14 13:02

Aztertuko dugun gaia mitologikoa da, heroi greziar-erromatar bat, hain zuzen ere, Hercules deitua. Hercules heroi erromatarra zen, Heracles izeneko heroi greziarraren baliokidea.  Hitz gutxitan esanda, Hercules Jupiterren (edo Zeusen) semea zen, Alcmena emakume hilkorraren ondorioz izandako abentura batetik jaioa.

 

Hasteko hamabi lan handi egin zituela esango dizuegu, eta horiengatik jainkotua izan zen.         

 

Zeusek, Alcmena haurdun utzi eta gero, Perseo familian jaioko zen hurrengo umea errege bihurtuko zela esan zuen. Hau entzutean, Herak, Zeusen emaztea, guztia bazekielako, Euristeo (Herculesen lehengusua) bi hilabete lehenago jaiotzea eragin zuen, eta Hercules berriz, hiru hilabete beranduago. Honetaz ohartzean, Hercules, oso haserretuta, bere seme-alabak eta ilobak hil zituen. Egin zuenaz konturatu zenean, Delfoseko orakulura joan zen, eta bertan, penitentzia bezala, Euristeok esandako hamar lan egin behar zituen. Lan horiek, Kristo aurreko 1246an Peisandros de Rodasek idatzi zituen Heracles izan zuen penitentziari buruz gertakari arkaiko batzuk dira.

 

Alde batetik, Heraclesen lanak (grekoz dodekathlos) hamabi ziren Heraclesekin zegoen laguna Euristeok esandako hamar lanei bi lan gehiago gehitu zituelako. Batzuek, lagun hori Licimio deitzen zela esaten dute eta beste batzuek Heraklesen hiloba zela esaten dute.

 

Bestetik, Herakles egin zituen lanei dagokienez,   Arcadiako mugetan kokatzen direla aipatu nahiko genuke, besteak beste, Erimantoko mendian. Heraclesen hamabi lanen ohiko ordena hau da:

 

  1. Nemeako leohia hiltzea eta bere larrua lortzea.
  2. Lernako hidra hiltzea.
  3. Ceriniako oreina harrapatzea.
  4. Erimantoko basurdea atzematea.
  5. Egun batean Augías ukuiluak garbitzea.
  6. Estinfaloko txoriak hiltzea.
  7. Cretako zezena harrapatzea
  8. Diomedesen behorrak lapurtzea.
  9. Hipolitaren gerrikoa lapurtzea.
  10. Gerionen abereak lapurtzea.
  11. Herapidesen lorategiko sagarrak lapurtzea.
  12. Infernuko Cerbero atzitzea.

 

 

Amai dezagun esanez astrologo ugarik 12 lanak zodiako zeinuetatik egindako ibilbide bat bezala interpretatzen dituztela zodiakoaren ordenean ez egon arren.

  1. Nemeako leohia hiltzea eta bere larrua lortzea. Leo sinbolizatzen du.
  2. Lernako hidra hiltzea. Escorpio sinbolizatzen du.
  3. Ceriniako oreina harrapatzea. Aries sinbolizatzen du.
  4. Erimantoko basurdea atzematea. Libra sinbolizatzen du.
  5. Egun batean Augías ukuilu guztiak  garbitzea. Acuario sinbolizatzen du.
  6. Estinfaloko txoriak hiltzea. Sagitario sinbolizatzen du.
  7. Cretako zezena harrapatzea. Tauro sinbolizatzen du.
  8. Diomedesen behorrak lapurtzea. Cáncer sinbolizatzen du.
  9. Hipolitaren gerrikoa lapurtzea. Virgo sinbolizatzen du.
  10. Gerionen abereak lapurtzea. Piscis sinbolizatzen du.
  11. Herapidesen lorategiko sagarrak lapurtzea. Géminis sinbolizatzen du.
  12. Infernuko Cerbero atzitzea. Capricornio sinbolizatzen du.

 

 


Utzi iruzkina: