Gabonak.
Aztertuko dugun gaia gabonak dira. Hasteko, gabonak elizak ospatzen duen
jairik garrantzitsuena eta ezagunena da, izan ere, Jesusen jaiotza gogoratzen
dugu, urte bakoitzeko abenduaren 25ean. Ez da ziurtatu, Jesus abenduaren 25ean
jaio zenik, horregatik seguru aski jai honen data desberdina izango
litzateke.
Jai honekin lotuta badaude hainbat sinbolo, besteak beste, gabonetako
zuhaitza, gabonetako kantak, jaiotzak … etab. Eta hauek guztiak ikusten edo
entzuten ditugun bakoitzean gabonak etortzen zaizkigu burura.
Gabonei buruz badaude hainbat iritzi. Alde batetik, badago jendea enpresak
sortutako jaia dela uste duena eta duen helburu bakarra, batez ere, haurren
gurasoak kontsumitzea haientzako opariak erosten eta diru asko xahutzea haien
etxeak apaintzen dela.
Beste aldetik, jende askok ere uste du Gabonak familia elkarrekin egoteko
jaia dela eta haurren ilusioa pizten duena Errege Magoak, Olentzero eta Santa
Claus herrietan eta hirietan ikusten dituztenean edo hauen guztien opariak
jasotzen dituztenean.
Hitz gutxitan, Gabonak jende gehienari gustatzen zaion jaia da, kaleak
kolorez betetzen dituena, umeak gogo handiz itxaroten dutena eta zortea baduzu,
agian opari mordoa jasoko dituzun denboraldia ere bai!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: