Euskal Musika

saskinaski 1456152666564 Saski-naski | 2009-10-08 15:17

Katamalo - Gurarika

Link-a: Katamalo - Gurarika

Gurarika nintzela, etxera itzultzeko eskatu nizun,
espaloiaren beste aldetik.
Begiak igurtzi zenituen lekutik atera arte
begiak igurtzi zenituen...

Etzi datorren egunaren ostian,
itzuliko naiz esan zenidan,
sasi hontan masustarik ez dagoenian...


itzulikonaiz....esna nago...beldurra diot..zuen askatasunari!!

 

Berri Txarrak - Maravillas

Link-a: Berri Txarrak - Maravillas

Ostikoz bota digute atea
Zein dira deitu gabe datozenak?
Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira
zein dira ohiuka mintzo direnak?

ta norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira hontan gertatuak

Ikara, bortxaren bigarren izena
zein dira deitu gabe datozenak?

gogoan dut orain aspaldiko aholkua
ez fida herraren mirabe denaz

ta norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira hontan ito dituztenak
abesti berriren batian zuhaitz zaharren azaletan
Arga-ren zilar uretan
iluntzetan

ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
agur ahizpak eta senitarteko guztiak
agur lagunak ta jolasten ginen tokiak
Oh adio oh ene Larraga Maitea

ta norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira hontan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Herriberako izarretan
nafarroan
nafarroan
nafarroan

 


Utzi iruzkina: