Enpanadila gozoak....

saskinaski 1456152666564 Saski-naski | 2009-11-12 20:32

 

Jaki hau urdaiazpikoz, oilaskoz haragiz eta rikotaz egina dago eta artozko masa batean sartuta jaten dira frijitu ondoren. Janari hau prestatzeko behar dena da: Urdailazpikoa, oilaskoa, haragia tomate saltsaz eta rikota. Hasteko,  produktu hauek prestatzen eta nahasten dira eta gero artozko masa fin batean biltzen dira honen muturrak haien artean lotuz. Jaki hau munduko ia leku guztietan jaten da, baina gehien jaten den tokia Hegoamerika da.

Motei dagokienez, alde batetik “Salteñak” izan daitezke, baina bestetik ere “Tukumanak”. Honekin lotuta, enpanadilek fama handia zutela ikustean beste motatakoak sortu zirela aipatu beharra dago: Arrozkoa, hegaluzekoa edo itsaskinekoa ere.

Hitz gutxitan, enpanadilak munduko jakirik ezagunenetakoa dira, paella eta pizzarekin batera.


Utzi iruzkina: