Martxan da Sanmiel!
Martxan da legazpiko Sanmiel basherri taldea. Azken hilabetean herrian martxan jarri den bigarren taldea da hauxe eta talde honek ekoizle legazpiarra du, Gorka Iñurritegi, Motxorroko San Migel baserrikoa. Baserri inguruko lurrak prestatu ditu 15 legazpiarrok osatzen dugun taldea baratzeko produktu ekologikoekin urte osoan zehar ornitzeko.
Basherri taldeak zer diren pixkat argitzeko ondorengo duzue informazio pixka bat, Basherri blogetik kopiatutakoa: Zer dira basherri taldeak
Irailaren 2an banatu zen lehen otarra taldekideen artea, argazkian ikusi dezakezuen hori hain zuzen ere. Hemendik aurrera aldian behin taldearen inguruko berriak argitaratuko ditugu blog honetan eta basherri taldeen inguruan interesgarria izan daiteken informazioa ere.
Edozein informazio, irudi, eritzi, otarreko produktuekin egindako errezetak, hauen inguruko edo bestelako zalantzak sanmiel.legazpi@gmail helbidera bidali ditzakezue blogean argitaratuak izan daitezen.
Animatu mesedez! Taldekideon esku dago blogak bizitza minimo bat izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: