Nafarroan AHTaren obrak gelditzea eta ohiko trenbidea hobetzea nahi dute hautetsiek

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2013-08-12 11:19

Joan den larunbateko Berrian ikusi genuen (también pudes leer el comunicado completo en castellano en euskalherria.info): Nafarroan abiadura handiko trenaren obrak «berehala» gelditzeko eskatu du Nafarroaren trenaren aldeko eta AHTren aurkako hautetsien sareak. Taldearen hitzetan, proiektua «eutsiezina» da; ekonomikoki ez ezik, baita ingumen aldetik ere. Gogorarazi dute Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera obrak egiteko ingurumen eraginaren adierazpena legez kanpo dagoela. Sustrai Erakuntza fundazioak salatu zuen ingurumen adierazpena berritu gabe dagoela, eta, joan den uztailean, auzitegiak arrazoia eman zion. Espainiako Gobernuak epaileari helegitea jarriko diola jakinarazi zuen.

Madrilgo Auzitegiak harturiko erabakiari helegitea ez jartzeko eskatu dute hautetsiek, haien hitzetan «diru publiko gehiago xahutzea» soilik lortuko baitute. Horrez gain, Luis Zarraluki Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilariaren dimisioa eskatu dute, ingurumen adierazpenari buruzko abisuei kasurik ez egiteagatik. Taldeak jakinarazi du hirugarren burdinbidearen alde dagoela. Haren aburuz, AHTaren kostua baino «hamar aldiz gutxiago» da ohiko trenbidearena, eta, gainera, bidaiarientzat zein salgai trenentzat balio du. Orain arteko tren zerbitzua eskaintzen eta hobetzen jarraitzea proposatu du Nafarroako hautetsien sareak.


Utzi iruzkina: