Mugitu decora las carreteras en contra del TAV

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2012-06-16 16:19

Guaixeko webgunean ikusi dezakegu nola Mugitu! Mugimenduko kideak Abiadura Handiko Trenaren kontrako leloak margotu zituzten Euskal Herriko errepideetan, Sakanan barne. Mugitu!ko kideek azaldu dute gobernuak egitasmoa inposatzen ari direla. Nafarroan aurrekontuan egin beharreko 132 milioi euroko murrizketa aipatu ondoren, salatu dute Nafarroako Gobernuak AHTko lanetarako bideratutako 134 milioi euroak mantendu eginen dituela. Horregatik, Mugitutik! galdetu dute: “nola liteke une honetan, atzeraldi ekonomikoa areagotzen ari den honetan, AHTak aurrera egiten segitzea, inolako neurririk gabe, burbuilen aroan bezala?” Erantzuna ere eman dute: “eraikuntza-enpresek diru publikoa abiadura handiz poltsikoan sartzeko aitzakia bilatzea zen helburua”.

Mugituko webgunean kontatzen dute nola Nafarroako hainbat eskualdetan AHTren aurkako margoketak errepideetan, autobideetan, autopisteetan, zubietan... burutu ziren. Eskualde eta auzoak hauek izan ziren:

  • Iruñerria: Barañain, Etxabakoitz-Zizur, Iruñeko Ingurabidea, Errotxapea, Berriobeiti-Ultzamako bidea, Uharte-Agoitz aldera, Atarrabia-Burlata-Arre-Orikain, Arazuri-Ororbia-Etxauriko bidea.
  • Sakana
  • Lizarraldea

Margoketak egin eta 8 ordu eskaxetara, murrizketak izan arren, Iruñerriko Ekialdeko ingurabidean garbiketa langileak pintadak ezabatzen ikusi ditugu.

Galeria de fotos de las pintadas.


Utzi iruzkina: