Milaka pertsona batu dira Altsasun, erraustearen aurka egiteko

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2012-03-25 11:48

Manifaren argazkia, Diario de NoticiasJendetza bildu zen atzo Altsasun lelo nagusi hori zeraman pankartaren atzean. 8.000 pertsona baino gehiago bai, manifestazioaren antolatzaileen hitzetan. Bete egin ziren herriko kaleak, eta Baratzako Bide plaza ere gainezka egon zen ibilaldiaren amaierako ekitaldian. Luzea zen Hiru Mugak Batera taldeak egindako deialdiarekin bat egin zuten talde ekologista, sindikatu, zinegotzi (alkateak barne) eta elkarteen zerrenda, eta asko izan ziren pankarta nagusiaren atzean jendeak eraman zituen kartelak ere. Sakonean, mezu bera zuten denek, ordea: errausketaren aurkakoa, eta zaborrak kudeatzeko bestelako eredu baten aldekoa. «Lana bai, pozoia ez», «Sakana ez saldu» eta «batzuen dirua, denon pozoia» izan ziren manifestariek oihukatutako leloetariko batzuk.

La marcha estaba convocada por 3Mugak Betera, plataforma que agrupa a colectivos de Sakana, Tierra Estella, Llanada Alavesa y Goierri. "Decimos no a la incineración. Ni en Sakana, ni en Navarra, ni en Álava, ni en Gipuzkoa. Decimos sí a un modelo de gestión de residuos más racional y respetuoso con la salud de las personas, con el medio ambiente y con los recursos y el empleo de todas y todos" se decía en el comunicado que leyeron al finalizar la manifestación miembros de esta plataforma. Asimismo, se adhirieron a esta convocatoria grupos ecologistas como Greenpeace, Ekologistak martxan, Lurra, Gurelur y Eguzki y los sindicatos EHNE y UAGA.

Mas información, de momento, en Diario de Noticias y Berria. Pronto también en el blog de la plataforma:  http://olaztinerrausketarikez.blogspot.com.


Utzi iruzkina: