Herri-galdeketak Sakanan
AHT Gelditu! Elkarlanak egin behar duen
prentsa aurreko honen arrazoia Nafarroan AHT-aren inguruan hasiko dugun
herri galdeketa dinamika baten hasiera plazaratzea da. AHT Gelditu!
Elkarlanak, orain arte AHT-ak kaltetutako Euskal Herriko beste herri
batzuetan ekimen hau bultzatu eta bultzatzen ari duen bezalaxe.
Dinamika honen helburua AHT-ak kalteturiko herritarrek proiektu
honekiko duten iritzia jakin eta gaur egun nafarroako herritarroi
botere publikoek ukatzen diguten herri partehartzea bultzatzea da.
Proiektu honekiko E.A.E-ko nahiz Nafarroako alderdi politiko ezberdinek
izaten ari duten jarrera salatzen dugu. Orain aste gutxi Urbinako
urtarrillak 17-ko manifestaldian Lakuako hirukoak izan zuen jarrera
ikusi ahal izan genuen, Nafarroan berriz, azken hilabete hauetako UPN
eta PSN-ren arteko ika-mikak, AHT-ren inguruan eman beharreko benetako
eztabaida errotik desitxuratzeko ahaleginak direla deritzogu; AHT-ren
finantziazio motaren inguruko eztabaida antzuetan ari zaizkigun
bitartean, nafarroako gizartearen baitan, proiektu honekiko sortu
beharreko eztabaida sakona sahiesten jarraitzen dute; eztabaida honen
gako nagusiak garraio, mugikortasun eta lurralde antolaketaren inguruko
egungo ereduaren analisian baitan kokatu, ditugun arazoei aurre egin
eta gizartearen beharrei nola erantzun; horiexek dira gizarteak dituen
benetako erronkak.Honen aurrean, errepresioa, eztabaidari uko egitea
eta inposizio izan dira orain arte alderdi politiko hauek gizarteari
eskeini dioten gauza bakarra.
UPN-PSN, proiektua
babesten duen Ezker Batua eta eten gabe Uxue Barkos-en ahotik AHT-a
Nafarroara ekartzearen aldeko adierazpenak egiten dituen NABAI-k,
AHT-aren eraikuntzak suposatuko lituzkeen ondorio ekonomiko eta
ingurumenari eragingo lizkiokeen kalteak izkutatzen ari dizkigute
nafarroako herritarroi. AHT-ak, Euskal Herrian inoiz eraiki den
azpiegiturarik eta diru xahuketarik haundiena (9.000 milioi euro)
suposatuko luke; proiektu erraldoi hau finantzatzeak nafarroako
herritar bakoitzari 5000 euro kostako litzaiguke, guztion poltsikotik
zuzenean esku pribatuetara joango litzatekeen dirutza ikaragarria. Bizi
dugun krisi garai honetan, kaleratzeak, ERE-ak, soldata murrizketak?
ohikoak bihurtu diren honetan, AHT-a bezalako proiektu antisoziala
eraikitzea guztiz onartezina dela uste dugu. Diru kopuru izugarri hori
hezkuntzan, osasunbidean, zerbitzu sozialetan, etxebizitza politikatan,
eta abarretan gastatzea hobe izango litzakeela uste dugu. Proiektu
elitista eta inposatu honek gehiengoaren beharren gainetik minoria
baten beharrei erantzuten die soilik eta berau bultzatzen dutenek
herritarren eta kaltetutako herrien iritziari errespetatzeari uko egin
diote.
Gaur hasi eta herri galdeketa bitartean Sakanan izanen
diren jardueretan aktiboki parte hartzeko deia luzatzen die AHT
Gelditu! Elkarlanak herritarrei; herritarrak izan daitezen
demokratikoki proiektu erraldoi hau egin edo ez erabaki dezatenak.
Arbizuko AHT Gelditu Elkarlanaren hitzak
Hemen, elkartzen garen herritar eragile ezberdiñak AHT Gelditu
Elkarlanako kideak garen aldetik, denbora luze daramagu, ekimen
ezberdiñak bultzatzen Abiadura Handiko Trena egitasmoaren aurrean,
informazioa eta eztabaida bultzatzen. Nafar Gobernutik ukatzen den
informazioa eta eztabaida eskubidea defenditzen.
Abiadura
handiko trenaren egitasmoak kalte eta eragin handiak sortuko ditu
ingurugiroan eta gure herrien etorkizuneko garapenean, gureak bezalako
herri txikien etorkizuna erabat baldintzatuz. Komunikaziorako
azpiegitura izan beharrean gure herriak inkomunikatuko ditu. Abiadura
Handiko Trenaren egitasmoa garatzeko orduan ez da informaziorik ez
partehartzerik egon. AHT bultzatzen ari diren instituzio ezberdiñek,
eta bereziki Nafar Gobernuak, herritarrekin, herriekin eta kontzejuekin
kontatu gabe bultzatzen ari dira egitasmoa, hori bai, AHT egiteko behar
den diru publikoen zifra astronomikoa jartzeko orduan guztion artean
ordainduko genuke, jarrera hau inposizioaren islada argia izaten ari
da.
Hau horrela izanik, AHT gelditu elkarlanak, Arbizun eta
Lixarrengon, herritarren iritzia entzun eta errespetatu dadin, martxan
jarriko du ekimen demokratiko berri bat, sinaduren bilketa abian
jartzen dugu herritarren atxikimendua jasotzeko eta udal eta
kontzejuari laguntza eskatzeko antolatuko dugun herri kontsulta baten
bitartez, gabezi demokratiko honi erantzuna emanez.
Euskal
Herriko beste herri eta kontzejuetan gertatu den moduan, gurean ere
iritzia plazaratzeko eskubidea dugu, ezin dugu estatu eta Nafar
gobernutik INPOSAKETARIK onartu, herritarrek daukagu asko esateko, eta
gure iritzia errespetatzeko eskubidea bermatua izan beharko luke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: