Guardia Zibilak AHTren kontrako protesta zapuztu nahian

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2008-06-21 18:15

En una anterior entrada informabamos de los actos que se iban a celebrar en Lakuntza el pasado sábado en protesta contra el TAV. Pues bien, la revista Guaixe informa de que la manifestación que se iba a celebrar en la plaza del pueblo estuvo a punto de no realizarse debido a la gran presencia policial de la que "hizo gala" la guardia civil, y de su intención de sustraer la pancarta. A continuación el texto completo de la noticia:

Larunbatean egitarau zabala prestatu zuten Lakuntzako Biltoki gazte elkartekoek, Biltoki eguna ospatzeko. Hamaiketakoa eta gero Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruko hitzaldia izan zen. Paella lehiaketan prestatutakoa gogoz bazkaldu zuten gazteek, eta arratsaldean triki poteoan aritu ziren.

20:00etarako AHTren kontrako elkarretaratzea zuten deituta plazan, baina ezin izan zuten euren egitasmoa bere osotasunean bete.

Ordu horretarako Guardia Zibilaren zazpi auto Abarrategi kalean aparkatuta zeuden, eta gazteak plazan bildu eta AHT-ren kontrako pankarta zabaldu bezain listo eurengana hurbildu ziren Guardia Zibilak, pankarta kentzeko aginduz. Plaza eta tabernetako terrazak jendez gainezka zeuden ordu horretan, eta jendea harrituta zegoen Guardia Zibilen presentzia eta zeukaten jarrerarekin. Nolanahi ere, gazteek pankarta bildu eta handik gutxira joan ziren Guardia Zibilak. Ez zen istilurik izan. Gazteen festak aurrera jarraitu zuen eta musika lagun, AHTren kontrako pankartarekin aritu ziren poteatzen. Gauean kontzertuak eta ordu txikira arteko jai giroa izan zuten.


Utzi iruzkina: