Errausketaren aurkako flashmob-a egin dute Bakaikun, ikusi bideoa

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2013-08-08 12:42

Olatzagutiako zementu-fabrikan hondakinak errausteko plantarik nahi ez dutela argi eta garbi utzi zuten iragan uztailaren 27an Bakaikun. Bertako herritarrez gain, Euskal Herriko hainbat tokitatik –Sakana, Lautada eta Lizarraldea– hurbildutako lagunek parte hartu zuten ekimenean.

Aldarrikapena plazaratzeko, ekimen ikusgarria burutu zuten, flashmob baten bitartez, dantza, kantu eta oihuen bitartez adierazi baitzuten errausketak «gure osasunaean eragin kaltegarria» izango duela. Hori dela-eta, herritarrei deia egin diete, proiektuaren aurka antolatzen diren ekimenetan parte har dezaten. Naiz.info. Ikusi flashmobeko bideoa (youtuben dago zintzilikatuta):


Utzi iruzkina: