Altsasuk jakin nahi du... AHT Zertarako? Norentzako? Zergatik?

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2008-09-19 19:36

Herriko AHT Gelditu Elkarlanetik inkesta bat abiatu genuen udaberriaren erdialdean eta hauexek dira altsasuarrengandik jasotako erantzunak.

Altsasuk dio...

- Ba al dakizu AHTa zer den?: %17 ez, %83 bai.

- Ba al dakizu AHTa Sakanatik pasatuko ote den ala ez?: %28 ez, %72 bai.

- Gustatuko al litzaizuke AHTren kostu ekonomikoa jakitea?: %22 ez, %78 bai. 

20 milioi euro eraikitako kilometroko !! (3.320.000.000 pezeta kilometro bakoitzak).

- Ba al dakizu zein ondorio ekarriko dituen?: %35 ez, %65 bai.

- Informazio gehiago eduki beharko zenukeela uste al duzu?: %7 ez, %92 bai.

- Gustatuko al litzaizuke AHTren kostu ekologikoa jakitea?: %5 ez, %91 bai.

- Ondorioren bat aipatuko zenuke?: %8 eragin onuragarriak, %92 eragin kaltegarriak.

- Gustatuko al litzaizuke ibilbideari buruzko informazioa edukitzea?: %10 ez, %92 bai.

AHTren eragin akustikoa oso zorrotza da. 300 metrora zarata osasungaitza izaten da.

- Gustatuko al litzaizuke AHTren kostu sozialari buruzko informazioa edukitzea? %21 ez, %79 bai.

Inkestari erantzunez %74 ez du uste AHTk onurarik ekarriko dionik.

Iturria: Altsasun etxez etxe banatutako panfleto bat.


Utzi iruzkina: