AHTren aurkako ibilaldia Etxarritik Altsasuraino manifestazio batekin bukatu da

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2011-04-17 16:48

Atzo goizean Sakanatik barrena mendi martxa bat burutu dute hainbat herritarrek Etxarritik Altsasuraino AHT proiektu txikitzailea salatzeko. Egun AHT proiektua Nafarroako eremura helduko den honetan, (politikarien esanetan dirudienez), Sakanatik ez pasatzearen hautua egiteko eskatu diote bertan bildutakoek sakandarrei eta indarrak biltzeko garaia heldu dela txikizioa bertan behara uzteko.

Manifestazioarekin bukaera eman diote herritarrek eta aipatu dutenaren arabera, AHTari ezin diogu martxan jartzen utzi, beraz badakizue, aurrera eta antolatu.

(Hitzondo.net-etik hartutako textua eta argazkia)

Larunbatean Etxarri Aranatz eta Altsasu artean martxa bat egin zuten 75 bat pertsonak. Ondoren Altsasun egindako manifestazioan jende gehiago batu zitzaien, 200 bat izan arte. Abiadura Handiko Trena (AHT) ibarretik ez pasatzeko hautua egiteko eskatu zieten sakandarrei. Nabarmendu zuten orain indarrak biltzeko garaia heldu dela txikizioa bertan behera uzteko. Antolatzeko deia ere luzatu zuten.

(Guaixe.net-etik hartutako textua)


Unas 200 personas se manifestaron este pasado sábado en Alsasua contra del Tren de Alta Velocidad para denunciar "la imposición y los graves prejuicios que ocasionaría en nuestro valle" según sus promotores. Fue tras una marcha que arrancó en Etxarri Aranatz para finalizar en la villa. Desde AHT Gelditu! Elkarlana de Sakana destacaron que se prevé que en julio comienzen las obras en Castejón. "Es el momento de construir muros de todas clases: jurídicos, sociales, institucionales, democráticos… para pararlo" afirmaron.

(Texto tomado del Diario de Noticias)


Utzi iruzkina: