AHTari buruzko inkesta Bakaikun

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2009-06-12 20:42

Hemen aurkezten dugu AHTari buruzko bakaikuarrok ditugun iritziak. Bakaikuko AHT Gelditu Elkarlanak herritarren AHTaren inguruko iritzia jakiteko etxez-etxe inkesta bat jarri zuen martxan pasa den apirilean. Eta hona hemen konklusioak:

  • Inkestatutakoek badakite zer den AHTa, baina ez daukate bere erabilgarritasun eta kostu ekonomikoaren berri.
  • Ingurugiroarekiko eragina nabarmena izango dela uste dute.
  • Biztanleriak badaki AHTa Sakanatik igaroko dela baina, informazio gehiago eduki beharko luketela pentsatzen dute.
  • Herritarrei AHTaren egitasmoaren inguruko erabakietan partehartzeko eman zaien aukera murritza izan dela uste dute.
  • Gehiengoak AHTa ez duela inoiz erabiliko aurreikusten du, baina askok ez dakite zein maiztasunez erabiliko duten.
  • Bakaikun herri galdeketa bat egingo balitz gehiengoak partehartzeko borondatea azaltzen du.
Inkestaren emaitza zehatzak

a) Herritarrek Abiadura Handiko Trenaren inguruan duten informazioari buruz:   

1. Ba al dakizu Abiadura Handiko Trena zer den? Bai %88. Ez %8.    EDEE %4.

2. Zein da Abiadura Handiko Trenaren inguruan duzun informazio-maila orokorra? Asko %10. Zerbait %44. Gutxi %13. Batere ez %14. EDEE %2

- Abiadura Handiko Trenari lotutako gai zehatzei buruzkoa:

3. Ba al dakizu zein izango den txartelen prezioa? Bai %4. Ez %96.

4. Ba al dakizu zenbat jendek erabiltzea aurreikusten den? Bai %16. Ez %84.

5. Ba al dakizu nondik norako joan-etorriak egingo dituen? Bai %32. Ez %68.

6. Ba al dakizu zein izango den bere kostu ekonomikoa? Bai %18. Ez %82.

7. Ba al dakizu errepideko trafikoan eraginik izango duen? Bai %30. Ez %70.

8. Ba al dakizu kostu sozialik eragingo duen? Bai %62. Ez %36. EDEE %2.

9. Ba al dakizu nekazaritzak eraginik jasango duen? Bai %66. Ez %34.

10. Ba al dakizu ekologiak eraginik jasango duen? Bai %84. Ez %16.

- Abiadura Handiko Trenari loturiko egoera errealei buruzkoa:

11. Ba al dakizu AHTa Sakanatik pasatuko ote den? Bai %68. Ez %32.

12. Gustatuko al litzaizuke ibilbideari buruzko informazioa edukitzea? Bai %90. Ez %8. EDEE %2.

13. Ba al dakizu azterketa prozesuan dauden hiru proiektuetatik batek AHTa Bakaikutik igarotzeko aukera erreala aurreikusten duela? Bai %64. Ez %32.    EDEE %4.

14. Ba al dakizu nondik igaro daitekeen AHTa Bakaikutik? Bai %40. Ez %58. EDEE %2.

b) Instituzioek biztanleriari zabaldutako informazioaren eta erabakietan parte hartzeko eskainitako aukeren inguruan:

15. Zein da zure balorazioa erakunde ofizialek AHTari buruz emandako informazioaren inguruan? Nahikoa %6. Gutxiegi %80. EDEE %14.

16. Herritarrei eztabaida eta erabakietan parte hartzeko eskeini zaizkien bideak nahikoak izan direla uste duzu? Bai %14. Ez %82. EDEE %4.

17. Informazio gehiago eduki behar zenukeela uste duzu? Bai %92. Ez %4. EDEE %4.

c) Elkarrizketatutako pertsonek AHTaz egingo luketen erabilpenaren aurreikuspena:

18. Zenbatero erabiliko zenuke AHTa? Inoiz ez %56. Nohizbehinka %16. Sarritan %0. EDEE %28.

d) Abiadura Handiko Trenari buruzko iritziak:

19. AHTari buruzko herri galdeketa egingo balitz Bakaikun, parte hartuko al zenuke? Bai %84. Ez %4 EDEE %12.

Emaitza guztiarekin Bakaikuko inkestaren triptikoa (pdfa) hemendik jaitsi dezakezu. Altsasun ere pareko inkesta bat egin zen.


Utzi iruzkina: