AHT-aren aurkako zikiroa Atallun (Araiz)

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2010-04-21 19:14

Atallu herrian, Araiz bailaran, AHT-aren aurkako zikiro-jate bat antolatu dute hurrengo larunbaterako, apirilaren 24a. Egitaraua honako hau da:

  • 19'00: "Nekez" taldearen kontzertua Atalloarra ostatuan.
  • 21'00: zikiro paregabea (20 euro)
  • Afalostean Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Migel Mari Elosegi "Luze" bertsolariak izango ditugu.
Txartelak salgai: Arriben surtidorean, Beteluko tabernan, Atalloarrean eta Lekunberrin Elosta tabernan.



Eta gogoratu, Igandea, Apirilak 25a, AHT Gelditu! Elkarlanak mendi martxa nazionala Arrasate eta Aramaio artean antolatu duela. Mendi-martxa 3 ordu ingurukoa izango da Santa Ageda, Suña eta Untzilla ibai inguruko ibarrean barna. Martxaren irteera 9:30etan da, Arrasateko Markuleta industrialdeatik.

Iruñerriako eta Sakanako AHT Gelditu Elkarlanako taldeek autobusa jarri dugu Sakana eta Iruñerritik mendi martxara joateko. Mendi martxa bukatu ondoren bazkaria herrikoia dago eta autobusean joango garenok bazkaltzera geldituko gara. Prezio osoa 20€ izango da, eta tiketak salgai daude ohizko lekuetan.


Utzi iruzkina: