Abiadura handiko trenaren kontrako asteburua Iturmendin
Abiadura handiko trenaren (AHT) egitasmoa ardatz izanda egitaraua prestatu dute Iturmendin apirileko 18rako, ostirala, eta 19rako, larunbata. Ostiralean, 18:00etan, AHTri buruzko informazioa zabaltzeko hitzaldia eginen da. Hura despeditu eta gero, 20:00etan manifestazioa eta auzatea izanen dira.
Larunbatean, pintura aldean dutela bilduko dira abiadura handiko trenaren aurka daudenak.Hitzordua 11:00etan jarri dute, mural bat margotzeko. Arratsaldean, berriz, 16:00etan, ginkana izanen da. 18:00etan gaiarekin lotura duen diapositiba emanaldia izanen da. 19:00etarako herrian barnako kalejira eta egitasmoari buruzko parodia iragarri dute. Horregatik, “AHT gaia hartuta denak mozorrotuta joateko” deia egin dute antolatzaileek. Kalejiraren ondorengo afariarekin despedituko dituzte asteburuko jarduerak.
Informazioaren iturburua: Guaixe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: