OPORRAK BAKEAN

No profile photo sahararen ermuko lagunak | 2010-04-11 17:31

OPORRAK BAKEAN

 

 


Udako hilabeteetan zehar egindako saharar errefuxiatu kanpamentuetako haurren harrera proiektua. Kanpaina honen helburuak ondokoak dira:

 

 

-          Errefuxiatu kanpamentuetatik alde egitea denbora tarte txiki batez, aldi horretan han baldintza oso gogorrak ematen dira eta.

 

-          Guztiei esperientzia bakarra izateko aukera ematea, kultura berri bat ezagutzea, hizkuntza berri bat, ohitura berriak…

 

-          Haurrei mediku azterketak egitea, osasuntsuago hazteko aukera izango dutelarik horrela.

 

-          Familia euskaldunei ez die soilik kultura desberdin bat lehen pertsonan bizitzeko aukera ematen. Haur saharar baten harrerak lan on bat egiten uzten digu eta gure seme-alabei balore pertsonal bakarrak transmititzeko aukera ematen digu, tolerantzian, besteekiko errespetuan, eskuzabaltasunean, elkarbizitza baketsuan… oinarrituak.

 

 

 

HAUR SAHARAR BAT HARTZEAREN ARRAZOIAK

 

Haur saharar bat hartzea esperientzia bakarra da eta ez zailtasunik gabekoa. Esfortzu hau egitea erabaki duen edozein familiak jakin behar du, errealitatean, ez dagoela soilik karitatezko lan bat egiten. Guztiok entzuten dugu askotan pena dela haur hauek Euskadira ekartzea, bi hilabetez erosotasunaz eta oinarrizkoenaz gozatzeko eta gero, itzultzean, gabeziez betetako bizitzara itzultzeko berriro.

 

Errealitatean ez da horrela. Oso garrantzitsua da haur hauek Euskadira etorri ahal izatea udako hilabeteetan. “Oporrak Bakean” programa haurrak beste guztiek bezala hazi ezin duteneko garaian jartzen da martxan.

 

Baina gehiago dago oraindik. Agian “Oporrak Bakean” kanpainako aspekturik garrantzitsuena da kanpainako arduradunek diseinaturiko osasun programa. Programa hau, Osakidetzarekin elkarlanean egiten dena, ume guztiei etortzen diren guztietan mediku azterketak egin ahal izateko aukera ematen die. Urteroko azterketa hauek haurren osasunaren aldizkako zaintza ahalbidetzen dute, eta era berean, hazkunde normalagoa izateko aukera gehiago ematen zaizkie.

 

Gure etxeetan dauden bi hilabeteen zehar, haur sahararrak ikusmen azterketetara (Saharako eguzkiarengandik mindutakoa), entzumenarena, odola eta gernuarena,… bidaltzen dira. Medikuek detektaturiko edozein anomaliak arrakastaz gainditzeko tratamendu egokiena diseinatzea ahalbidetuko du.

 

 

BI HILABETE ELKARBIZITZAN

 

Haur sahararren eta euskaldunen arteko elkarbizitza ez dago zailtasunetatik at. Ekaina bukaera aldera, Espainiar Estatura 8500 haur iritsiko dira. Autonomia erkidego batzuetan harrera familiak behar dira. Bi hilabeteetan zehar, haur saharar hauek, lehenago zehazturiko azterketa medikuetara joango dira, gure etxeetan leku bat hartuko dute, gure seme alabekin elkarbizitza egingo dute, gure bizitzan leku garrantzitsu bat konpartituko dute…

 

Azken finean: haur bat hartzea eskuzabaltasunarekin eta ulermenarekin bakarrik egin daitekeen esfortzu bat da. Haur sahararrak beste ohitura batzuk ditu, beste kultura bat, beste hizkuntza bat… Bera, dudarik gabe, hemen egokitzeko esfortzu handi bat egingo du, baina guk ere merezi duen bezala hartu behar dugu.

 

Haur sahararrak pertsona apartekoak dira: lagunkoiak, atseginak, obedienteak, toleranteak… Haien aldetik asko jarriko duten umeak izango dira. Elkarbizitza, guztiak bezala, gogorra izango da, baina satisfazio handiak ere jasoko dira.

 

 

ITZULERA

 

Haur sahararrek bi hilabete igaroko dituzte Euskadin haien osasuna hobetzeko balio izango dielarik eta mediku aldizkako zaintza batez, indar gehiagorekin eta elikadura hobearekin, lagun berriekin eta familia euskaldun bat izatearen sentsazioarekin, esperientzia bakarrarekin, hizkuntza berri bat ikasteko aukerarekin, haur sahararra abuztu bukaeran edo iraila hasieran bere etxera itzuliko da.

 

Dudarik gabe, oso momentu gogorra izango da guztientzat. Hala ere, ez dugu pentsatu behar haurrak zorigaiztoak izateko joaten direla. Osasuntsuago hazteko aukera ematen diegu eta haien familia ikusteko irrikatan itzultzen dira etxera.

 

Haur sahararrak armonian bizi dira haien familietan, haien jendeaz inguratuak. Haientzat, beraien orekarako inguru familiarra oinarrizkoa da. Haurrak udan datoz gurera, baina beraien familietara itzultzeko gogoa dute. Han askeak dira, haien lagunekin pasatzen dute eguna etxetik kanpo, besteen konpainiaz gozatzen dute,… Azken finean, zoriontsuak dira, sinestea kosta egiten bazaigu ere.

 

 

HAUR SAHARAR BAT NOLA HARTU

 

Haur saharar bat etxean hartzea oso erreza da. Garrantzitsuena oso argi izatea da, proba garrantzitsu bat izango dela jakitea, momentu onez beterik, baina baita gogorrez ere.

 

Erabakia hartuta, haur sahararren harrera koordinatzen duten kolektiboetan aholkatua izatea oinarrizkoa da. Saharar herriaren lagunen elkarteak horretarako bide egokiak dira: aholku eraginkorra eta haien esperientzia emango dute harrera familiek jakin dezaten nola hartu haur saharar bat baldintza onenetan.


Utzi iruzkina: