Gaur, azkenean, web orria bukatu dut. Denbora asko pasa dut egiten, izan ere podcast berria egin dut, bestea gaizki eta luzeegia baitzen. Arazoak izan ditut mp3 formatura pasatzeko, baina azkenean lortu dut. Gaur bideoarekin bukatu eta falta zitzaidan azken informazioa jartzen egon naiz eta azkenean, guztiz bukatuta dago.
10/03/22Gaurko klasean, azkeneko informazioa biltzen egon naiz eta aukitutako informazio hori, hotmailera bidali dut.Gaur arratsaldean, bideoa bukatzen saiatuko naiz eta web orria aurreratzen.
10/03/21 Asteburu hontan argazkiak-eta bilatzen egon naiz bideoa egin ahal izateko..eta gutxi gora behera bideoa egin dut.
10/03/17Gaurko klasean, Nereren azalpena entzun dugu. Eta gero, web orriarekin jarraitu dugu.
10/03/16 Gaur, web orriaren eskema egin dut paperean, gutxi gora behera eta argazkiak bilatzen egon naiz, bideoa egin ahal izateko.
10/03/15Gaurko klasean bi aurkezpen izan ditugu eta ez dugu denbora handirik izan, askoz gehiago egiteko.Unaiek web orrialdetik ezabatu nau eta nirea egin dut.
10/03/14 Gaur ez det gauza handirik egin...Web orrirako egin behar den bideoa eta grabazioa prestatzen egon naiz pixkat..Geneukan testua mozten eta txukuntzen egon naiz, grabazioa motzagoa-eta izateko.. Informazio berria eskuratzen ere saiatu naiz.
10/03/13 Atzo klasean, web orrian azaltzea nahi dugun informazioari buruz egon ginen hitz egiten. Ablazioari buruz, beste puntu batzuk sartu genitun, x-mind programarekin eginda geneukan eskema zuzentzeko. Etxean informazio gehiago bilatzen egon nintzen, puntu berri horiei buruz zer dagon ikusteko. Gero, arratsalde-gauean blogean idazten saiatu nintzen, baina ez dakit zergatik ez zen kargatzen. Orduan, gaur idatzi behar izan dut.
10/03/11Atzo idaztea ahaztu zitzaidanez, atzo egin genuena idatziko dut gaur; aurretik sortuta geneukan web orrian sartu ginen eta gure bikotekidea "gonbidatu" genuen. Gaurko klasean, web orriaren eskema egiten hasiko gara papelean, eta bitartean, bikotekidearekin zerbait komentatu nahi badut, empathy-ren bidez egingo dut.
10/03/08 Asteburu osoa internet gabe egon naiz eta ezin izan dut idatzi. Baina hau izan da nire asteburuko lana: Testua pixkat bat moldatu nuen eta ondoren "waveditor" programarekin ahotsa grabatu. Hau egitean, musika sartu nion. Eta gaur, ikastolan, luberriko orrian igo det. Orain interneta lortu detela, euskaltuben igo det eta hau da link-a: http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=1328 Kostatu egin zitzaidan podcast guztia egitea; musika sartzea eta guzti hori, baina hala ere ez zait oso ondo gelditu.