Lehiaketa eguna. Denok itxaroten egon garena.

No profile photo PROTOTYPE | 2011-03-27 13:16

EHU-ko Paranimfoan izan zen Españiako FLL txapelketa. Gu hara iritsi ginenean, oso urduri geunden, kanpoan geundela argazki batzuk atera eta sartu ginenean, sarrerako horman jarri genuen gure izena"PROTOTYPE" pieza gorriekin. Gero, sarreran poltsa bat hartu genuen, xibaz, boligrafoz eta globoz beteak eta gure mahaira joan ginen. Gure mahaia sarreran zegoen eta ate ondoan zegoen. Ez zen oso segurua ez zegoelako babesik eta ateak zabalik zeuden. Gero ordenagailua desagertu zen gure mahaitik, Argonatesekoek hartu zuten beraien ordenagailua zela pentsatzen, berdin berdina zelako. Azkenean, puntuetan azken aurrekoak geratu ginen, Ander eta Asierrek, 100 puntu lortuta, Xabik eta Jonek, 70 puntu eta Aratzek eta Jonek, 40.
Mahaiak, oso txarto zeuden: Belkroa, mahaiaren erdian zegoen, eta argia, mahai erdi berdea zen eta beste erdia, txuria, orduan argi sensoreak, ez zebiltzan ondo eramaten zituztenentzan.
Gero kexatzekoa ere da, Edu eta Idoia saria jasotzera joan zirenean, Euskaraz hasi ziren hitz egiten eta jendea garraxika hasi zen. Gero, mahaiak kartoizkoak zirenez eta aulkiak ere, etxera eraman genituen.
Ez genuen espero entrenatzaile onenaren saria jasotzea eta Europara joateko zozketan egotea.
AUPA PROTOTYPE!!!!!!!!
p.s: Arizmendi ikerlan taldea gabe gu, ez ginen ezer izango.
AUPA ARIZMENDI IKERLAN!!!!!!!!!!!!!


Utzi iruzkina: