CSS oinarrizko gida

No profile photo programatzen | 2006-12-13 16:17

Egilea: Gorka Alustiza

CSS edo “Cascading Style Sheets” (Estilo Orriak Turrustan) HTMLko estrukturaren aurkezpena banatzeko garatutako teknologia bat da, hau da, web dokumentu bat exploratzailean ikustaraztean edukiko duen itxura definitzen du. W3Ck garatutakoa da eta gero eta garrantzia gehiago du diseinuaren munduan, bere erabilerraztasun eta emaitza honengatik.

HTML elementuei erregelak aplikatuz funtzionatzen du, berauen kolore, hondo, borde, letra mota, etab… bezalako propietateak kontrolatuz. Honela, web orriaren zati grafikoa HTML egituratik erabat at geratzen da honek dauzkan onurekin: gure kodigoa antolatu dezakegu, aldaketak errazten ditu, lan fluxua optimizatzen du, orriek gutxiago okupatzen dute…

 

SINTAXIA

Hona hemen aipatutako erregelen adibide bat:

    P { text-align: right; }


Erregela honek HTML kodeko <P></P> etiketen hartean dagoen textua eskuinean alineatuko du. Orain azter dezagun etiketaren egitura. Bi zatitan bana daiteke: batetik aukeratzailea (selector) eta bestetik deklarazioa (declaration), giltzen hartean ( {…}).

Deklarazio bat propietate bat eta bere balioa da. Lehenik propietatearen izena idazten da (text-align), ondoren bi puntu eta azkenik propietate honek izatea nahi dugun balioa (right). Etiketa berean hainbat deklarazio jartzeko, beraien hartean puntu-koma “;”-ren bidez banatu behar dira. Aukeratzaile bat berriz (P) deklarazioa aplikatu nahi diogun HTMLko elementuaren izena izan ohi da. Beste aukera bat, aukeratzailea etiketaren izena izan beharrean “klasearena” edota “identifikatzailearena” izatea da. Ikus adibide konplexuago hau:

 
    TABLE { font-size:15; font-family:sans-serif; }
    TD { font-size:20;}
    TD.burua {font-size:25; color:#0000ff;}}
    #textua { font-size:15; background-color: #ff0000 }
     .izenburua { font-size:20; font-weight:bold; color:#44aa44;}

 

Ikus daitekenez, hiru erregela definitzen ditugu. Lehenak <TABLE></TABLE> etiketen hartean dagoen textuaren tamaina eta letra mota definitzen du eta bigarrenak letra tamaina propio bat definitzen du <TD></TD> etiketentzat.  Hirugarrenak <TD CLASS=”burua”></TD> etiketa definitzen du, <TD></TD> etiketaren “klase” bat. Laugarrenak “textua” identifikatzailea duen etiketari egiten dio so eta azkenak “izenburua” klaseko elementu orori. Ondorengo atalean ikusiko da hau hobeto:

 

CSS ETA HTML

CSS orriak gure HTML kodean aplikatzeko hainbat era daude. Lehena kodea textu artxibo batean gordetzea izango litzateke “.css” izenarekin, eta ondoren gure orrira zuzendu HTML kodean honakoa idatziz:

 

            <LINK HREF=”estiloa.css” REL=”stylesheet” TYPE=”text/css”>

Beste aukera bat gure HTML kodean zuzenean txertatzea izango litzateke ondorengo moduan:

 

    <HTML>
     <HEAD>
         <STYLE TYPE=”text/css”>
              P { font-size:14}
         </STYLE>
    </HEAD>
    <BODY>
    …

 

Orain ikus dezagun CSS eta HTML adibide osoago bat, goran ikusi dugun CSS kodea erabiliz:

 
    <HTML>
    <HEAD>
        <STYLE TYPE=”text/css”>
            TABLE { font-size:15; font-family:sans-serif; }
            TD { font-size:20;}
            TD.burua {font-size:25; color:#0000ff;}
            #textua { font-size:15; background-color: #ff0000; }
            .izenburua { font-size:20; font-weight:bold; color:#44aa44;}
        </STYLE>
    </HEAD>
    <BODY>
        <DIV CLASS=” izenburua”>CSS proba DIV >

        <DIV ID=”textua”>Kaixo mundua!</ DIV >

        <TABLE BORDER>
        <TR>
            <TD CLASS=”burua”>ZERRENDA</TD>
        </TR>
        <TR>
            <TD>1. elementua</TD>
        </TR>
        <TR>
            <TD>2. elementua</TD>
        </TR>
        </TABLE>

    </BODY>
    </HTML>


PROPIETATEEN ZERRENDA


CSSk kontrolatutako bost propietate kategoria daude. Ondoren berauek zerrendatuko dira:

ITURRIEN PROPIETATEAK


Propietatea Deskribapena Balio posibleak
font-family Letra mota
tipoen zerrenda
font-size Letra tamainua
xx-small, x-small, small, medium, large ,x-large, xx-large
font-weight Letra lodiera
normal, bold, bolder, lighter edo 100tik 900ra
font-style Letraren estiloa (etzana)
normal, italic, italic small-caps, oblique, oblique small-caps

HONDO ETA KOLOREAREN PROPIETATEAK

Propietatea Deskribapena Balio posibleak
color
textuaren kolorea
Kolore bat
background Hondoko kolore edo grafikoa
Grafikoaren URLa edota kolore bat


TEXTUAREN PROPIETATEAK


Propietatea Deskribapena Balio posibleak
line-height Lerroen arteko distantzia
Zenbakia ala portzentaia
text-decoration Textuan efektuak
none, underline, overline, line-through, blink
vertical-align Textuaren posizio bertikala
baseline, sub, super, top, text-top, middle, bottom, text-bottom edo portzentaia
text-transform Letra larri edo xehe bihurtu
capitalize, uppercase, lowecase, none
text-align Textuaren alineazioa
left, right, center, justify
text-indent Textuaren lehen izkiaren tabulazioa
Zenbakia edo portzentaia


KOADROAREN PROPIETATEAK


Propietatea Deskribapena Balio posibleak
margin-top, margin-right, margin-bottom, margin-left Bloke baten eta beste elementuen harteko distantzia
Zenbakia edo portzentaia
padding-top, padding-right, padding-bottom, padding-left
Bordearen eta blokearen edukiaren harteko distantzia
Zenbakia edo portzentaia
border-top-width, border-right-width, border-bottom-width, border-left-width
Bloke baten bordearen zabalera
Zenbakia
border-style Borde baten estiloa
none, solid, 3D
border-color Borde baten kolorea
Kolore bat
width, height
Bloke baten tamaina
Zenbakia edo portzentaia
float Bloke baten alineazioa
left, right, none
clear Bere ezkerrean edo eskubian beste elementu bat jarri ahal izateko baimena
left, right, both, none


Utzi iruzkina: