ASP objetuak
Egilea: Gorka Alustiza
ASP interneteko aplikazioak sortzeko teknologia bat denez, hainbat prozesu (erabiltzaileren aldagaien kudeaketa, formularioak bidali eta jasotzea…) betetzeko metodologia errez eta eraginkor bat behar du, eta lan honetarako lenguaiari gehitutako modulu batzuei deitzen da, objetuak delakoak.
Objetu hauek bere propietateak dituzte eta eginkizun bat betetzeko exekuta ditzakeen metodo edo funtzioak.
REQUEST
Objetu honen bidez, nabigatzaileak zerbitzariari bidaltzen dion informazioa ikus daiteke, formularioen bidez, URLtik edota cookien bidez. Honakoak dira bere propietateak:
Form
HTMLko formulario batek (<form>) “Post” metodoarekin (<form method=post>9 bidalitako elementu guztiak ditu bere baitan. Elementu bakoitzera akzeditzeko:
<% = request.form( “elementuaren_izena” ) %>
Ikusi honako adibidea:
---------------------Formularioa.htm--------------------
<html>
<head></head>
<body>
<form action=”formularioa_prozesatu.asp” method=”post”>
Izena: <input type=”Text” name=”izena”><br>
Abizena: <input type=”Text” name=”abizena”><br>
<input type=”submit” value=”Bidali”>
</form>
</body>
</html>
---------------formularioa_prozesatu.asp--------------------
<html>
<head></head>
<body>
<%
= “izena: “ & request.form(“izena”)
= “abizena: “ & request.form(“abizena”)
%>
</body>
</html>
Cookies
Erabiltzaileak aurretik sortutako cookie bat berreskuratzeko balio du. Hoanko adibidean, lehenako sortu dugun “eguna” cookiea eskuratzen da.
<% = request.cookies(“eguna”) %>
QueryString
ASP orri batera parametro gisa bidalitako balio guztiak ditu. ASP orri bati paramtroak pasatzeko era asko daude: bat formularioen bidez ‘GET’ metodo erabilitz izango litzateke; beste bat orriaren orriaren URLan (nabigatzailean helbidearen barran) katiaturiz bidaltzea, horrela:
www.adibide.asp?izena=irati&abizena=esnaola
‘izena’ aldagaia eta bere balioa (‘irati’), orriaren helbidearen ondoren idatzi da ‘?’ sinboloarekin katiatuz. Aldagai gehiago bidali nahi badira, ‘&’ sinboloarekin katiatu beharko dira. Ikusi ondorengo adibidea:
---------------------Bidali.asp--------------------
<html>
<head></head>
<body>
<a href=”jaso.asp?izena=irati”> Klik hemen! </a>
</body>
</html>
----------------formularioa_prozesatu.asp--------------------
<%
Response.write(request.queryString(“izena”))
%>
ServerVariables
Zerbitzariari buruzko aldagaien akzesoa ematen du.
<%
Response.write (request.ServerVariables(“REMOTE_ADDR”))
Response.write (request.ServerVariables(“SERVER_SOFTWARE”))
%>
RESPONSE
Bere funtzioa bezeroari (nabigatzaileari) informazioa bidaltzea da.
Honakoak dira bere ezaugarriak:
Buffer:
Boolean motako (true/false) ezaugarri honek bidali baino lehen orria bufferrean gorde behar al den adierazten du, hau da, “true” bada orria erabat kargatu ondoren bidaltzen dio bezeroari, edo bestela kargatzen doan einean bidaltzen du. Bezeroari edozer bidali baino lehen erabili beharra dago.
<% response.buffer = true %>
Expires:
Ezaugarri honek orria zenbat denboran (minututan) gorde behar den nabigatzailearen cachean adierazten du.
<% response.expires = 5 %>
ExpiresAbsolute
Zein egun eta ordurarte gorde behar den orria nabigatzailearen cachean adierazten du.
<% response.expireabsolute = #May 11, 2006 15:30:00# %>
Cookies
Cookie bat sortzen du erabiltzailearren makinan. Cookie bat textu formatuko artxibo bat da, bertan hainbat informazio gordetzen delarik orrien personalizaziorako, bilaketerako, etab… Erakusten den adibidean, “eguna” izeneko cookie bat sortzen da, “date” funtzioaren balioa izango duena (“date” funtzioak data aktuala itzultzen du).
<% response.cookies(“eguna”) = date %>
Cookie hau erabiltzaileran sesioa amaitu harte irauten dute, ez bazaio cookiari iraupena lehendik ezartzen:
<%response.cookies(“eguna”).expires=”27/1/2006”
%>
Honakoak dira bere metodoak:
End
Metodo honek ASP orriaren prozesua geratzen du eta prozesatutakoa nabigatzailera bidaltzen.
<% response.end %>
Flush
Metodo honek bufferraren edukia nabigatzailera bidaltzen du, betiere Buffer propietatea “true” bada.
<% response.flush %>
Redirect (url)
Honekin orri aktuala adierazitakora berbideratzen du.
<% response.redirect “beste_orri.asp” %>
Write (katea)
Adierazitako katea idazten du nabitzailean, textu estatiko bat edota HTML etiketa bat izan daitekelarik. “=” sinboloarekin ordezka daiteke
<% response.write(“<b> Kaixo! </b>”)
<% = “<b> Kaixo! </b>”%>
SERVER OBJETUA
Objetu honen bidez, zerbitzariaren funtzioetara akzeditu daiteke. Honakoak dira bere propietateak:
ScriptTimeout
Orria exekutatzekozai egon behar den gehienezko denbora determinatzen du. Gehiago igaro ezgero, errorea gertatzen da. Defektuz 90 segundu dira.
<% Server.ScriptTimeout = 25 %>
Honakoak dira objetuaren metodoak:
CreateObjet
Objetuak sortzea ahalbidetzen du, parametro gisa bere izena behar duelarik. Objetua sortzean, SET hitz gakoarekin aldagai bati asignatzen zaio objetua, bere metodo eta propietate guztiak izango dituelarik.
<% Set DB = Server.CreateObject(“ADODB.Connection”) %>
Execute (path)
ASP orri bat beste baten barruan exekutatzen du.
---------------------nagusia.asp--------------------
<%
Server.Execute(“erantzun.asp”)
%>
---------------------erantzun.asp--------------------
<%
Response.write(“Kaixo!”)
%>
MapPath (path)
Bidalitako artxiboaren ruta osoa itzultzen du.
<% response.write (Server.MapPath(“orria.asp”) %>
SESSION OBJETUA
Erabiltzaile baten informazioa orrien hartean elkarbanatzeko balio du. Defektuz orrira sartzean sortzen da eta alde egitean edo 20 minutu ezer egin gabe igarotean deusezten da. Honakoak dira bere propietateak:
SessionID
Erabiltzailea identifikatzen duen ID bat itzultzen du. ID hau bakarra da, ezin da aldatu eta zerbitzariak sortzen du.
<%response.write (“ID = “ & Session.SessionID %>
Timeout
Sesioa deuseztu aurretik zenbat denbora igaro behar den determinatzen du.
<% Session.Timeout = 30 %>
Honakoak dira objetuaren metodoak:
Abandon
Sesioa uztea behartzen du, sesio aldagai guztiak deuseztuz.
<%Session.Abandon %>
SESIO ALDAGAIAK
Session objetuak duen erabilgarritasun onena aldagaiak sortu eta orritik orrira mantentzeko aukera ematen duela da.
---------------------a.asp--------------------
<html>
<body>
<%
Session(“Izena”) = “Leire”
%>
</body>
</html>
---------------------b.asp--------------------
<%
Response.write(Session(“Izena”))
%>
Iruzkinak
Utzi iruzkina: