Informatika

portillesrt 1456152243120 Xuban Aranbarri | 2011-10-27 09:04

INFORMATIKA

INFORMATIKAREN DEFENIZIOA
: Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.

ORDENAGAILUA: Ordenagailu edo konputagailu bat programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu eleketronikoa da.




SOFTWAREA: Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.



HARDWAREA: Hardwarea  ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromaniako eta mekanikoak; softwarearen kontrakoa, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie erreferentzia. Hitz honek inglesetik eratorria da. Hala ere, termino honek ez du nahitaez ordenagailu bati erreferentzia egin behar, nahiz eta ohikoena izan, robot batek ere hardwarea dauka (baita softwarea ere).



PERIFERIKOAK

Periferiko bat ordenagailu bati lotuta doan gailu fisiko bat da. Hitza ordenagailu batentzako ezinbestekoak ez diren gailuentzako erabili ohi da. Honez gain, ordenagailuaren sarreretako bat erabiliz kanpotik konektatzen diren gailuekin ere erabiltzen da terminoa, hauetako asko gaur egun beharrezko bilakatu diren arren.

SARRERAKO PERIFERIKOAK: Sagua, teklatua, mikrofonoa eta eskanerra.
 
IRTEERAKO PERIFERIKOAK: Imprimagailua, pantaila, bozgorailuak eta soinu-txartela

SARRERA IRTEERAKO PERIFERIKOAK:
Modema, Pendrive eta disko gogorra.

PROZESADOREA

prozesadorea, konputagailu digital baten osagaia da eta konputagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu.



RAM MEMORIA

RAM edo Random Access Memory (Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria egozkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.



Utzi iruzkina: