MEKANISMOEN IDENTIFIKAZIOA EDITORIALETAN:LOIOLAKO NEGOZIAZIO PROZESUAN
NEGOZIAZIO MEKANISMOEN
IDENTIFIKAZIOA editorialetan
2006 martxoa-apirila-maiatza-ekaina
Epe honetan, martxoaren 22an hain zuzen, ETA erakunde
armatuak su eten iraunkorra iragarriko du, Euskal Herrian prozesu
demokratikoari ateak zabaltzeko.
Jarraian egunkari ezberdinetako editorialetan epe honetan
zehar erabilitako mekanismoak aztertuko ditugu. Dena den, aipatzea berau
prozesuaren lehenengo lau hilabeteak direla eta beraz, gehien azaltzen zaizkigun
mekanismoak zertifikazioa/ deszertifikazioa bikotea ditugu.
Alderdiek beraien jarrera finkatzen ari diren unea da
(nor-norekin, non, nola…jardun). Hauekin batera, globo zunden jaurtiera, marra
gorrien ezarpena, artekaritza edota indar erakusketa behin baino gehiagotan
ageri dira aztertutako lau editorial ezberdinetan.
EDITORIALA:
EL MUNDO
Martxoaren 23tik
bertatik, PSOEren Gobernuari marra gorriak ezarriko dizkio: negoziazio
politikorik ez, marku legala aldatzeari ez. Bestalde, lehenik eta behin PPrekin
adostasuna bilatu beharko lukeela adieraziko du ( flanko erradikala mekanismoa ).ZPk Bruselan egindako adierazpenen
harira, arreta handia jarriko diote ere prozesuaren internazionalizazioari,
ETAk onura moduan ikusi dezakeela argudiatuz. ( prozesuaren internalizazioa ). Honetaz gain, zalantzan jarriko ditu
epaileak eta fiskaltza Otegi
fidantzapean aske utzi izanagatik, Estatuko Fiskaltza Orokorrak epaileei
zuzendutako hitzen ondorioz
“ erabakiak hartu
aurretik, egoera berri baten aurrean gaudela kontutan hartzea”. Mezu hau,
gizarteari begirako globo zunda:aviso a navegantes bat dela pentsa
daiteke, baita alde erradikalaren egikaritzea ere.
Apirila,
konponbidearen aldeko manifestazio jendetsua burutuko da Bilbon. Alderi
abertzale guztietako ordezkariek parte hartuko dute, PNV ezik. Egunkari honek,
PNV eta Batasunaren arteko banaketa
moduan irudikatuko du, abertzaleen arteko banaketa, hortaz gain, EAk bien
arteko “bisagra” dela gaineratuko du. ( ). Hala ere, Imazen jarrera
nolabait PNV zertifikatzeko eta Batasuna deszertifikatzeko erabiliko
dute. Bestalde, Nafarroako Parlamentuan, PSNk ez du UPNren proposamena onartuko
zeinetan Nafarroa “moneda de cambio” ez izateko eskatzen den. Honen bidez,
Nafarroako alderdi sozialista deszertifikatu egiten dute, baita PSE ere.
PPren oposizio lana ezinbestekotzat joko du, konzesioak emango ez direla
ziurtatzeko, badirudi errenkaden itxierari bidea zabaltzen ari diotela.
Apirilean ere, marra gorriak argitara aterako ditu: ETAk armak
entregatzea, biolentzia mesprexatzea. Bestalde, Otegik ertzaintzaren
errepresioa amaitu zedin eskatzen zuen deklarazioen harira, El Mundok burla
egingo dio.
Maiatza hilabete
isila izango da egunkari honentzat. Izan ere, ez du ezer berririk argitaratuko
Debate sobre el estado de
Ekainean aldiz,
prozesua etetera gonbidatzeko mekanismoak martxan jarriko ditu, alde
erradikalaren papera hartuz eta prozesuaren amildegiaren ertza
irudikatuz Lehenik eta behin PSOEren Gobernuaren aurka joko du Otegi
interlokutore moduan onartzen duen Patxi Lopezek adierazpenei erantzunez.
Prozesuaren aurka Madrilen mobilizatu zen jendartearen indar erakusketa babestuko
dute, biktima eta “verdugo”aren dikotomia goraipatuz. Bestalde,
“inpuesto revolucinario”a jaso izana salatu zuten zenbait enpresarik eta
extorsioa jarraitzen duela eta PSOEri ETAren txantaia onartzea leporatuko dio
( ). ZPren jokaera
anbiguoa salatuko dute ere.
Orokorrean esan daiteke El Mundok marra gorriak ezarriko
dituela prozesuaren hasieratik, ezker abertzalea deszertifikatu eta PSOE-
PPren arteko konbergentzia eskatzen arituko dela hilabete hauetan.Reset mekanismoa.Lehengo posizioara
itzultzeko.
EDITORIALA:
DEIA
Martxoan itxaropenez
jasoko du Deiak ETAren komunikatua, eta pausotzat joko du. Gainera, ezker
Abertzalearen intentzio ona goraipatuko du, interlokutore moduan zertifikatuz.
Flexibilitatea eskatuko die sektore guztiei (zubigintza lana errazteko), eta nazioarteko eragileak
arbitro neutral moduan ulertuko ditu, berauek ere zertifikatuz. Patxi Lopezek PNVren papera ezinbestekoa
dela esaten duenean, PNV zertifikatzen ari da ere.
Apirilean,
prosezua aurrera ez badoa Ibarretxek egindako proposamena hedatuko dute.
Bestalde, ZP eta Ibarretxeren arteko bileraren ostean, haien arteko puntu
konbergenteak azpimarratuko dituzte, alegia, gizarteak protagonismoa izan
behar duela. Bestalde, errenkaden itxiera eskatuko die, PP isolaturik
uzbeko. Honetaz gain, Rubalcaba Bonoren karguan jarri izana pauso positibotzat
joko dute, honek esan nahi du PSOEren jokaera egokitzat jotzen dutela eta
beraz, zertifikazioan sakontzen jarraitzen dute. Apirilaren 9an, Alberdi
guztietako (PP ezik) emakumeak bilduko dituen plataforma aurkeztua izando da.
Prozesuan zehar emango den zubigintzaren adibiderik argienetarikoa
izanik, Deiak babesa eskainiko dio, alderdiez gaindiko esparru amankomuntzat
hartuz. Apirilaren 19an, artekaritza bultzatuko duen Ibarretxe eta
Otegiren arteko bileraren berri emango digute. Azkenik, Ibarretxek aurkeztutako
elkarbizitzarako plana laudoriotuko dute, PNVren erabateko zertifikatzea
zalantzan gelditu ez dadin.
Maiatzean, artekaritza
bultzatzen eta sendotzen duten eragileei protagonismoa emango die, Lokarri
(Elkarri bersortua) mesfidantza harresiak botatzeko tresna bezela aurkeztuz,
edota Galeuscat proposamena txalotuz . Hau guztia, Gobernuak elkarrizketarako
oinarrien informearen publikazioarekin batera suertatuko da. Bestalde, AVT deszertifikatuko
du, politizatua dagoela esanez. Martxotik hona, atxiloketak eta kale
erasoak suertatu dira eta Deiaren editorialetatik prozesua blindatzeko eskatuko
diete Batasunari eta PSOEri , indar erakustaldiak alboratzeko alegia.
Ekainean, PSOErekiko jarrera leuntzera joko du, eta
Marlaska distentzioa bilatzen ari dela adieraziko du ere. PP deszertifikatzen
jarraituko du ordea, biktimak erabiltzen ari dela leporatuz. Baina Marlaskak,
ETAren aurkako operazioa burutuko du hilaren 21ean, eta Deiak operario
mediatikotzat joko du, berriz ere, epaileen jokabidea zalantzan jarriz (deszertifikazioa).
PNV eta Batasunaren arteko bilera begi onez ikusiko du, Ezker abertzalea berriz
ere interlokutore moduan onartuz.
Esan dezakegu Deiak positiboki hartuko duela egoera
polítiko berria. Bere papera, El Mundorena ez bezela, ez da izando marra
gorriak ezartzea, baizik eta bi
aldeetarako (PSOE- Batasuna) zubigintza mekanismoa indartzea. Zentralitate
esparru batean mugituko da, erradikaltasuna alboratuz.
EDITORIALA:
GARA
Martxoan, ETAk
lehenengo komunikatua plazaratzen duenetik, arduraz jokatzeko eta ekintzetara
pasatzeko unea dela adieraziko du. Gainera, aurreko
hilabete eta urteetan eskenatoki horretara iristeko egindako lana goraipatuko
du. Gizartearen parte hartzea funtsezkotzat joko du eta berau mobilizatzeko globo
zunda jaurtiko du. ZP Bruselasera joateko pausoa positibotzat jo izanak,
Gobernua zertifikatzeko modu bezela hartu genezake. Beste alde batetik,
Otegi kartzeleratu izana, amildegiaren ertza bezela irudikatu du Garak.
Apirilari dagokionez, konponbidearen alde egindako manifestaldia indar erakustaldi
moduan kokatzen du, prozesurako babes eximen bezela aurkezten baitu. Hortaz
gain, ZP eta Ibarretxeren arteko bilera (antzua_______) dela esango du
“Lehendakariak protagonismoa besterik ez du nahi”(elkarbizitzarako planean
berdina egotziko zaio, baita partzialtasun eza ere) edota “ Madrilek ez dio
protagonismo politikorik ematen gizarteari” bezelako esaldien bidez. Ahotsak
plataforma gatazka konpontzeko klabeetan kokatzen dela adieraziko du eta beraz, punto honetan konbergentzia
ematen da. Hlaren erdialdera izango diren atxiloketek, amildegiaren ertza
irudikatuko dute berriz ere.
Maiatzean alderdi politikoek informalki ETA interlokutore moduan onartzen dutela
baieztatuko du eta baieztapen hau globo zundatzat jo daiteke. Alegia,
alderdiek berau ezaztatuko duten ikusteko. 14an, elkarrizketa egingo dio ETAri
eta bertan, erakundeak marra gorriak ezagutaraziko ditu: lurraldetasuna
eta autoderminazioa. Hilabetea aurrera pasa ahala Patxi Lopezek interlokutore bezela onartuko
du ezker abertzalea, baita gatazka politikoaren existentzia ere. PSEren aldetik
zertifikazioa emateaz gain, gatazkaren existentziaren onarpenak artekaritza
lana bideratuko du.
Ekainean, zenbait mekanismo azlatzen zaizkigu ere. Alde batetik konbergentzia irudikatuko
du Garak, ZPk elkarrizketa eta negoziazio politikoa aldi berean eman daitezkela
esaten duenean. Bestalde, Estatu Frantsesaren jarrera kritikatuko du, bere
aportazioa “seccion 14 antiterrorista” sortu izana dela salatuz. Eta bi
estatuetan garatzen ari diren ekimen judizialak amildegiaren ertzan
kokatuko ditu. Earekiko konbergentzia ere irudikatzen du, alderdi honek
alderdien mahaia osatu behar dela baieztatzen duenean. Hilaren 15ean, ETAk
Estatu Frantsesa interpelatuko du, globo zunda jaurtiz. 20an atxiloketak
izango dira eta Garak amildegiaren ertza azalduko du berriro. ETAk
errepresioa prozesuarekin bat etorri ezin daitekela esango dio espainiako
iritzi publikoari ekainaren 22ko komunikatuan, beste behin amildegiaren
ertza hedatuz. Ekainaren 30ean, ZPk ETArekin elkarrizketaren hasiera
iragarriko du, baina legezko prozedimenduak jarriko ditu mugatzat (marra
gorria).
Orokorrean, esan daiteke gehien
errepikatzen den mekanismo amildegiaren ertzarena dela. Hala ere, kontutan
hartu behar da epe honetan Otegiren kartzeleratzea eta zenbait atxiloketa eman
zirela. Zertifikazio argiak ematen ez badira ere, PSOE eta PNV interpelatu
egiten ditu uneoro eta hau berez, zertifikazio moduan uler daiteke.Alerta mekanismoa.sei hilabete eman
zieten elkarri parte desberdinek prozesua bere horretara eman zedin.Gara ren
egitasmoa hau nolabait ez ahaztea izango litzatekeela uste dut.Lehenego lau
hilabete hauetan.
2006ko Uztaila-Abuztua-Iraila-Urria-Azaroa
TESTUINGURUA:
Interlokutoreen lerrokatzea, filak itxi egin ziren, alde
erradikalak inguruan gelditu dira.6 hilabete eman zieten alderdi bakoitzak
besteari dinamika politikoari abiada emateko.(ETA_GOBERNUA)
EDITORIALA:
EL PAIS
Marra gorrien
mekanismoa, PSOEren partetik
-Konsituzioaren barruan
-ETAren disoluzioa
Amildegiaren Ertza
mekanismoa
-diskurtsoa erradikalizatzen bada, Flanco erradikalek
izando dute garrantzia beraz, uste dut, flanco erradikalek beraien arteko
mintzakidetza mantendu zutela.Indar erakusketa, globo zunda,misil telegiratua
ere eman zen.DEJUANA, CAORS.
Jokalarien-aktoreen
Zertifikazioa
Hiru erpinek
daukate zertifikazioaren labela:PSOE,PNV eta Batasuna
EDITORIALA:
EL MUNDO
Jarrera gogorra eta erasokorra
Profezia autoegikaritua, berez betetzen profezia
Hutsaltasunaren diskurtsoa:Hirshman. Egiten duzuenak ez du
balio ezetarako, alferrik da terroristekin ezbaian aritzea, eta ez alferrik
bakarrik iraina, gu, demokrata, gu biktima, gu espaiñolontzat.
Sistema Espainolaren(PSOE+PP) desadostasunaren erakusleioa
izan zen EL MUNDO
Bi taktika izan ziren EL MUNDO editorialak erabili
zituenak:
-BONBARDAKETA konstantea, PSOEren polo erradikala
bihurtuaz, negoaziazio prozesua bertan behera gelditu zedin.
EDITORIALA:
DEIA
Indefinizioa,Anbiogutasuna:Begirale/ arrantzalearen
mekanismoa erabili zuen,
Ea zer dagoen, ea zer lortzen dudan, ezer egin gabe.
Nortasun eza.PSOErekin lerrokatzea.....AKTORE PRINTZIPALA
IZANIK
EDITORIALA:
GARA
Errepresioaren Amaitzearen eskabidea
Globo zundak
NEGOZIAZIOAREN barruan marra gorrien identifikazioa
Gatazka zertan datzan, hau da, behin eta berriz, erakunde
armatuak ez zituela armak utzi errepresioa bere horretan mantentzeko esan zuen.
Negoziazioa, negozioazioa da.Hutsaren truke ez dago ezer
ematerik.
Gaineratzeko honako hau gehituko nuke:
Gobernua eta PSOE
eta ETA eta Batasunaren arteko feeling.a, eta PNV begirale/arrantzale lanetan
nekatu ostean, PNV negoziazioan sartu zenean, PSOErekin lerrokatu zen, mahai
famatuko oreka, desorekan bihurtuz.Josu Jon Imazen garaiko zuzendaritzak
kalkulu norabide estrategikoan, kalkulu falta nabarmena egin zuela
deritzot.Ondorengo PNVren krisi nabarmena horren adibide.Ikus hauteskunde
emaitzak, 2008arte.
2006ko Abendua2007ko-Urtarrila-Otsaila-Martxoa
EDITORIALA:
Gara
Argi eta garbi agertzen da indar erakusketa dagoela, batez
ere E.T.A erakunde armatuak lehergailu bat jartzen duenean Madrileko
aireportuan, hain zuzen ere T4ean. Bertan bi pertsona hilda agertu ziren.
Horrek, ondorioak ekarriko ditu, noski, bai aurrerantza egiteko edota bake
prozesua bertan behera uzteko. Horrela, beste mekanismo bat
agertzen zaigu. Amildegiaren ertz bezala ezagutze dugun egoera batera heltzen
gara. Egoera honek. Garan ikusi ahal den bezala, lehergailu horren ondorioak,
bake prozesuaren gora beherak soilik ziren eta ekintza horrek ez zuen bake
prozesua oztopatu behar. Hau da, gogo gehiagorekin aurrera egin behar zela
esaten da bertan.
Beste mekanismo bat zera da, hain justu PROFECIA AUTOCUMPLIDAren
kontrakoa. Alegia, beste egunkari guztiek esaten badute gatazkaren konponbidea
E.T.Arekin bukatzea dela soilik, GARAk esaten du gatazkaren konponbidea ez dela
E.T.Arekin bukatzea, baizik eta gatazka politikoki bukatzea baino. Ikusten da,
hain dutela arrazoi hori hain barneratuta, bide asko itxi egiten dituztela eta
horrek gatazkaren konponbidea zaildu egiten du.
Behin eta berriz agertzen den mekanismo garrantzitsuenetarikoa ere hauxe
da, marra gorrien definizioa. Mekanismo hau, prozesu guztian zehar gogorazten
dela uste dut. Bai, Anoetan markatutakoak, Uztaritzen edo Anaitasunan. Bertan
minimo batzuk markatzen dira, non Euskal Herriak beste status bat izango duen,
eta indibiduo zein kolektiboen eskubideak errekonozituta egongo diren. Berriz
ere gogorarazten dira, nortzukizan behar lukete prozesu honen protagonistak eta
zer egin behar lukete bakoitzak.
EDITORIALA:
Deia
DEIA EGUNKARIAN AURKITUTAKO MEKANISOAK. (2006ko abendutik 2007ko
martxorarte).
Deian gehien agertzen den mekanismoa amildegiaren ertza dela esango nuke.
E.T.A erakundea aitzaki bezala jarriz, prozesuaren bukaera etorriko dela
aipatzen dute behin eta berriz. Berriz ere E.T.Aren indar erakusketa azaltzen
da. Baina kasu honetan, ez du esaten aurrera egin nehar duela prozesuak, baizik
eta hautsi egin behar dela. Horrela, indar erakusketa honen ondorioz, gobernuko
presidente den Jose Luis Rodriguez Zapaterok elkarrizketa eten egiten du. Esan
daiteke presidentearen ekintza hori beste indar erakusketa bat dela . Beste
mekanismo bat agertzen da aurrekoarekin batera. E.T.A egiten dutenez
prozesuaren etenaren erantzule, isolatu egin nahi dute bai prozesutik, alegia,
elkarrizketatik guztiz kanpo uzten dute. Eta honekin batera, pakete berdinean
sartu nahi dute ezker abertzalea, antza, E.T.Aren esanetara baitago. Hala ere,
azkenean esaten dute politikaren ordua iritsi dela bere dimentsio guztian.
Atentetuaren ostean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak deitzen duen
manifestaldia lehn taldeko mekanismoetan agertzen dira. Hau da, errenkaden
itxiera ematen da, nor dagoen onekin eta nor dagoen txarrekin. Honekin lortzen
den bakarra zera da, elkarrizketa barruan edo kanpoan kokatzea prozesuan parte
hartzen ari diren protagonistak. Manifestaldi hau, indar erakusketa bat da, E.T.A
eta beren inguruko guztien aurka jotzeko. Alde batean demokratak kokatzen dira
eta bestean, demokratak ez direnak. Manifestaldi hura, demokratak ez zirene
aurkakoa zen.
EDITORIALA:
El Mundo
EL MUNDO EGUNKARIAN AURKITUTAKO MEKANISMOAK. (2006ko abendutik 2007ko
martxorarte).
Hasteko, EL MUNDO aldizkariak esaten du PP eta PSOEren arteko
desberdintasuna oso nabaria dela , gatazka aurrera eramateko momentuan. PSOEk
marra gorriak jartzen ditu hauteskundeetara begira. Alegia, Ezker Abertzalea
ezingo zela hauteskundeetara aurkeztu ez bazuen Alderdien Legea betetzen.
Gehien bat bi alderdi hauen arteko konbergentzia ematen da. Nork egiten dituen
gauzak ondo eta nork ez;nork sartzen duen hanka lehenago bestea ondo gelditzeko.
2007 apirila-maiatza-ekaina-uztaila
EDITORIALA:
Gara
Marra gorrien ezarpena:Ezker abertzalearen minimoak publiko
egin
Desertifikazioa ematen ari da eta ez da gelditzen estatua
eta PSOEren partetik ez da atsedenik
Negoziazioren aldeko auspoa:honen aldeko autua
ANV_EAE erdiak barruan erdiak kanpoan, azken globo zunda
PSOEK ETAri.
Maiatzean PSOE Batasuna eta Gobernua eta
ETA mahaian zeuden.Altxatu
zena Josu Jonen PNV izan zen.
EDITORIALA:
Deia
Batasunaren desertifikazioaz onurak lortzeko kanpaina egin
Euskaldun ororazional demokrata onaren diskurtsuaren
erabilpena.
Kategorien bereganetze mekanismoa.Gu gara benetako euskaldunak haiek,
indarkeria erabiltzen dutenak dira, oldarkorrak.
Jokoz kanpo dagoenaren diskurtsua
Uste dut Maiatzean egin ziren azken harremenatan PNV ez
egotea ez zela kasualitatea izan.Sobran zegoen, oztopo bilkatu zen, PSOE eta
Batasunaren adostasunetarako.
EDITORIALA:
El PAIS
Globo zunda, Marra gorrien mekanismoa
Interlekozioa esaten da inoiz ez dela galtzen.Baina kasu
honetan mezuak bideratu zituen PSOEk elpaisen bitartez, bere mugak zeintzuk
ziren adieraziz.Garak ere antzera samar egiten du, Batasunarekin.
Aurpegibikoitza mekanismoa
Batasuna beharrezko dela esaten du eta aldi berean ez dio
joko politikoa bere horretan egiten usten,Negoziazioak ematen zeudenaren
adibide garbia dela uste dut.
Regreso al pasado mekanismoa
Iraganera buelta ematen da akzio/erreakzio/akzioa garai
ilunetara berriz ere itzulera.Otegi kartzelara.Desertifikazio osoaren hasiera.
EDITORIALA:
El Mundo
Bere horretan utziko nuke ondo dagoela
deritzot.
Gaineratzeakoa da, aderdi bakoitzak zelai politikoan erruen
banaketa honela egiten duela
-PP PSOEri errua
-PSOEk ETAri
-PNVk Batasuna ETAri
-Batasunak PSOEri
Denak dakite etorkizun hurbil batean mahai batean eseri
beharko direla berriz.
Denak ez dute baina gatazkaren tempo.a alde
2007ko abuztua, iraila, urria eta azaroa
Garai honetarako medio askok eta baita euskal indar askok gatazkaren
konponbiderako prozesua amaitutzat emana dute eta bakoitzak errua sektore edota
ekintza batzuei egotziko dio.
Beraz berriro ere enfrentamendu zuzeneko garai batean aurkitzen gara,
enfrentamendu hori era zuzen eta argian ematen delarik bai hitzetan eta baita
ekintzetan ere, kronologia txiki bat eginda ikusi dezakegun moduan:
-Nafarroako hauteskunde autonomikoen ostean PSOEk Nafarroako gobernutza
UPNren eskuetan utziko du NaBAI erabat alboratuz.
Kasu honetan PSOEk bere foru erkidegoko militantziaren iritzia alboratuz
espainolista den beste alderdiarekin negoziatu eta haren esku utziko du
herrialdearen hurrengo lau urteetako etorkizuna, euskaldunekin negoziaketa
amaitu dela adieraziz eta nafarroaren azken urteetako aferarekin moztu nahiean.
Horrela PSOEren buruzagitzaren erradikalizazioa ikusten da gatazkaren
konponbidearen kontra egin dutenekin lerrokatzean eta prozesu honetan zehar
nafarroaren gaiaren inguruan hitzegindako dena alboratuz.
-ETAk abuztuan Durangon Guardia Zibilaren koartelaren kontra egindako
atentatuarekin indar erakusketa argi bat egiten du.
Prozesu eza gatazkaren parametrotan dago berriro ere eta erakundearen
ekintza Guardia Zibilaren kontra izatea horren erakusle da.Ez da kasualitatea
ETAk indar honen kontra bideratzea bere ekintza, honela indar erakusketa bat
egiteaz gainera gatazkaren erantzuletzat daukan indar polizial espainolaren
kontra egiten duelako.
Gobernu espainolari bereziki zuzenduriko indar erakusketa hau Rubalcabak
egindako deklarazio batzuen ondoren dator, non ezker abertzale osoari zuzendu
zitzaion berriro atentatuetara bueltatzekotan “oso gaizki” joango zitzaiela
esanez.
Deklarazio hauekin Rubalcaba amildegiaren ertzean kokatzen da eta aurrerago
joanez gero zer espero dezakeen ezker abertzaleak argi eta garbi uzten du,
baina bestetik ez du argitzen zer espero zaion momentu horretan.
-Uztailean, orduan PNVko lehendakari zen Josu Jon Imazek El País
egunkarira konponbide prozesua apurtu izanaren errua ETA euskal erakunde
armatuari egozten zion bi iritzi artikulu bidali zituen.
PNVren anbigoatasunaren adierazle da aste batzuk lehenago alderdiko
lehendakariak deklarazio horiek egin bitartean EAEko lehendakariak bere
proposamena aurkeztu izana.Horretan gatazka konpontzea helburu omen duen
ibilbide horria aurkeztu zuen, PSOEren planteamenduetatik hurrunduz.
PNVk beraz bere aukerak zabalik mantentzen ditu eta norabide guztiz
kontrakoetan doazen bi globo zunda bidaltzen ditu bakoitzaren ibilbidea ikusi
eta ziurrenik gero bat aukeratzeko helburuarekin.
Eusko Jaurlaritzak proposamen honen aurkezpenarekin prozesu osoan zehar
izan ez duen protagonismoa berreskuratzea ere izango luke helburu.
Proposamen honi Zapatero Espainiar Lehendakariaren erantzuna hurrengo
egunean ailegatzen da, eta egun batzuk lehenago Imazi egindako laudoriak
Ibarretxe eta Eusko Jaurlaritzaren kontrako mesprezu bilakatzen dira. PSOEk
berriro ere zeintzuk diren bere marra gorriak erakusten du legalitatea eta
batez ere Espainiar Konstituzioa behin eta berriz agertuko zaizkigularik eta
hauen inguruan era argi baten errenkaden itxiera egiten duelarik.
-Irailaren 13an Josu Jon Imaz PNVko lehendakariak ez dela berriro ere
postu horretarako aurkeztuko eta politikatik aldenduko dela jakitera ematen du.
PNVk honela zein izango den bere etorkizunerako bidea azaltzen du, azken
garaietako dualismo horrekin pixka bat apurtuz eta garai berri bati ateak
zabalduz.
Alderdiak bere erabakia hartu du eta neurri batean PSOErekiko
korbengentzia horrekin hautsi egiten du, kalera begira behinik –behin.
-Urrian Batasunaren Mahai Nazionalaren atxiloketa ematen da Seguran
Rubalcabak bi hilabete lehenago egindako deklarazioak betetzen direlarik, hau
da, ETA ekintza armatuetara bueltatzekotan Ezker Abertzale osoak pairatuko
dituela ondorioak.
Atxiloketa hauek heterodoxiaren errepresiotzat jo ditzazkegu, izan ere
prozesuaren bertsio desberdin bat ematen duena kanpoan uztea du helburu, aldi
berean Gobernuaren indar erakusaldi moduan ere ulertu daitekeelarik.
-Azaroan, besteak beste, Ibarretxe (EAEko lehendakaria, PNV), Patxi Lopez
(PSE-EE) eta Arnaldo Otegiren (Batasuna) kontrako epaiketa orala zabaltzen da,
honela justiziaren bitartez prozesuaren kontrako eskumako espainiar sektorerik
erradikalenak berau trabatu nahi duelarik.
Sektore honek indar erakusketa bat egin nahi du, izan ere prozesu osoan
zehar kanpoan kokatu dira, gelditu nahiean, eta ekintza hauekin justizia eta
kolektibo pribatuen bitartez errenkaden itxiera egiten dute, Ezker
Abertzalearekin elkarrizketa ekidin nahian.
Aztertu ditugun egunkari desberdinen bitartez prozesuan partaide edota
subjetu izan direnen iritzi edota jarrera orokorrak ikusi ditzazkegu ekintza
edota gertaera puntualetatik harago.
Momentuan momentu erabili dituzten mekanismoen gainetik badago lau
hilabete hauetako ibilbide edota norabide general bat ezartzea.
-El País: egunkari honetako editorialak aztertzean etengabe errepikatzen
diren mekanismo batzuk topatu ditzazkegu, hala nola errenkaden itxiera
Espainiar Konstituzioaren baitan eta PNVrekin duen jarrera bikoitza,
konbergentzia eta marra gorrien ezarpena (batetik Imazen teoriekin
konbergentzia eta bestetik Ibarretxeren kontsulta proposamenarekin inolaz ere
gainditu ezin diren marra gorrien ezarpena).
-El Mundo: egunkari hau hilabete guztietan zehar Espainiar Gobernuaren eta
PSOEren kontra aritzen da, honela ETAren ekintzen aurrean eta Ibarretxeren
proposamenaren aurrean, besteak beste, haiek esan zutela adierazi eta prozesu
hori inoiz ez litzatekela eman behar adierazten dute. Haientzat beraz, berez
betetzen den profezia baten aurrean ginateke.
-Deia: egunkari honetan prozesua aurrera atera ez izanaren erruak PSOE eta
Ezker Abertzalearen artean banatzen dira, beti haien aurpegia zurituz eta
prozesu horretan parte hartu zuten gainerako sektore politikoei egokituz
porrotaren erantzunkizuna.
Sektoreen arteko deszertifikazio prozesu bat ematen da, ez dago fidatzerik
besteekin.
-Gara: egunkari honetan oraindik ere prozesua berrezkuratzearen beharraz
hitzegiten da behin eta berriz eta baita ezker abertzalearen kontrako PNV eta
PSOEren estrategiaz ere, heterodoxiaren errepresioaz ere mintzatzen da.
Editorialen azterketa:mekanismoen
identifikazioa
EPEA:
2007ko Abendua2008ko-Urtarrila-Otsaila-Martxoa
Akzio/erreakzio/akzio prozesuaren dinamikaren baitan,
hauteskunde kanpainan barneratuak jarraiko epean elpais eta
elmundo editorialetako euskal gatazka politikoko azken
prozesuaren inguruko mekanismoen identifikazioa ondorengoa litzateke.
EDITORIALA:
El Pais
Akordioaren ezaren ustiapenaren baitan,
Akzio/erreakzio/akzio prozesuaren dinamikan:
-Regreso al pasado mekanismoa.Iraganeko errezeten
eta formulen erabilera.
-Soluzio ezaren bizkarroitza.
-Desertifikazioa osoa.Ezker abertzalea kartzelara
eta gainera ez da existitzen.Aipamen eza, eta kasu ez egitearen teknika.
-Erruaren banaketa partziala.Akordio ezaren
erruaren banaketa guztia parte batek, pisu gutzia baten gain.
-Muga gorrien mekanismoa.Konstituzioa eta zuzenbide
estatuaren barruan.
-Hauteskunde kanpainaren gertutasuna.
EDITORIALA:
El mundo
Akordioaren ezaren ustiapenaren baitan,
Akzio/erreakzio/akzio prozesuaren dinamika:
-Muga gorrien mekanismoa
-Erruen banaketa/aurpegi zuriketa ,Flanko radikala
PSOErekiko
-Hauteskunde kanpainaren gertutasuna
-Jakintsu/listoaren(sabelotodo) mekanismoa. Guk
bagenekien.Horregatik ez ginen sartu.
-Kategorien berenganatze osoaren mekanismoa.Gu
biktimak, gu demokratak, gu gara zentzudunak
-Txapeldunaren mekanismoa.Zuzenbide estatua,
txapeldun, gu estatua txapeldun.denok txapeldun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: