garazi

politologoak 1456152233655 Politologoak | 2008-05-29 08:15

 

GARA EGUNKARIAN AURKITUTAKO MEKANISMOAK. (2006ko abendutik 2007ko martxorarte).



Argi eta garbi agertzen da indar erakusketa dagoela, batez ere E.T.A erakunde armatuak lehergailu bat jartzen duenean Madrileko aireportuan, hain zuzen ere T4ean. Bertan bi pertsona hilda agertu ziren. Horrek, ondorioak ekarriko ditu, noski, bai aurrerantza egiteko edota bake prozesua bertan behera uzteko. Horrela, beste mekanismo bat agertzen zaigu. Amildegiaren ertz bezala ezagutze dugun egoera batera heltzen gara. Egoera honek. Garan ikusi ahal den bezala, lehergailu horren ondorioak, bake prozesuaren gora beherak soilik ziren eta ekintza horrek ez zuen bake prozesua oztopatu behar. Hau da, gogo gehiagorekin aurrera egin behar zela esaten da bertan.

Beste mekanismo bat zera da, hain justu PROFECIA AUTOCUMPLIDAren kontrakoa. Alegia, beste egunkari guztiek esaten badute gatazkaren konponbidea E.T.Arekin bukatzea dela soilik, GARAk esaten du gatazkaren konponbidea ez dela E.T.Arekin bukatzea, baizik eta gatazka politikoki bukatzea baino. Ikusten da, hain dutela arrazoi hori hain barneratuta, bide asko itxi egiten dituztela eta horrek gatazkaren konponbidea zaildu egiten du.

Behin eta berriz agertzen den mekanismo garrantzitsuenetarikoa ere hauxe da, marra gorrien definizioa. Mekanismo hau, prozesu guztian zehar gogorazten dela uste dut. Bai, Anoetan markatutakoak, Uztaritzen edo Anaitasunan. Bertan minimo batzuk markatzen dira, non Euskal Herriak beste status bat izango duen, eta indibiduo zein kolektiboen eskubideak errekonozituta egongo diren. Berriz ere gogorarazten dira, nortzukizan behar lukete prozesu honen protagonistak eta zer egin behar lukete bakoitzak.



DEIA EGUNKARIAN AURKITUTAKO MEKANISOAK. (2006ko abendutik 2007ko martxorarte).



Deian gehien agertzen den mekanismoa amildegiaren ertza dela esango nuke. E.T.A erakundea aitzaki bezala jarriz, prozesuaren bukaera etorriko dela aipatzen dute behin eta berriz. Berriz ere E.T.Aren indar erakusketa azaltzen da. Baina kasu honetan, ez du esaten aurrera egin nehar duela prozesuak, baizik eta hautsi egin behar dela. Horrela, indar erakusketa honen ondorioz, gobernuko presidente den Jose Luis Rodriguez Zapaterok elkarrizketa eten egiten du. Esan daiteke presidentearen ekintza hori beste indar erakusketa bat dela . Beste mekanismo bat agertzen da aurrekoarekin batera. E.T.A egiten dutenez prozesuaren etenaren erantzule, isolatu egin nahi dute bai prozesutik, alegia, elkarrizketatik guztiz kanpo uzten dute. Eta honekin batera, pakete berdinean sartu nahi dute ezker abertzalea, antza, E.T.Aren esanetara baitago. Hala ere, azkenean esaten dute politikaren ordua iritsi dela bere dimentsio guztian.

Atentetuaren ostean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak deitzen duen manifestaldia lehn taldeko mekanismoetan agertzen dira. Hau da, errenkaden itxiera ematen da, nor dagoen onekin eta nor dagoen txarrekin. Honekin lortzen den bakarra zera da, elkarrizketa barruan edo kanpoan kokatzea prozesuan parte hartzen ari diren protagonistak. Manifestaldi hau, indar erakusketa bat da, E.T.A eta beren inguruko guztien aurka jotzeko. Alde batean demokratak kokatzen dira eta bestean, demokratak ez direnak. Manifestaldi hura, demokratak ez zirene aurkakoa zen.




EL MUNDO EGUNKARIAN AURKITUTAKO MEKANISMOAK. (2006ko abendutik 2007ko martxorarte).



Hasteko, EL MUNDO aldizkariak esaten du PP eta PSOEren arteko desberdintasuna oso nabaria dela , gatazka aurrera eramateko momentuan. PSOEk marra gorriak jartzen ditu hauteskundeetara begira. Alegia, Ezker Abertzalea ezingo zela hauteskundeetara aurkeztu ez bazuen Alderdien Legea betetzen. Gehien bat bi alderdi hauen arteko konbergentzia ematen da. Nork egiten dituen gauzak ondo eta nork ez;nork sartzen duen hanka lehenago bestea ondo gelditzeko.


Utzi iruzkina: