Ainhoaren testuaren Berrikuspena eginda
2006 martxoa-apirila-maiatza-ekaina
Ainhoa.ren zatia berrikusita
Epe
honetan, martxoaren 22an hain zuzen, ETA erakunde armatuak su eten iraunkorra iragarriko
du, Euskal Herrian prozesu demokratikoari ateak zabaltzeko. Lehenengo dokumentu
honetan, ETAk marra gorriak ezarriko ditu “estatu espainolak Euskal
herritarren erabakia errespetatzea. Herritarrei globo zunda bidaltzen
die, prozesuan parte hartzera gonbidatuz.
Jarraian
egunkari ezberdinetako editorialetan epe honetan zehar erabilitako mekanismoak
aztertuko ditugu. Dena den, aipatzea berau prozesuaren lehenengo lau hilabeteak
direla eta beraz, gehien azaltzen zaizkigun mekanismoak zertifikazioa/
deszertifikazioa bikotea ditugu.
Alderdiek
beraien jarrera finkatzen ari diren unea da (nor-norekin, non, nola…jardun).
Hauekin batera, globo zunden jaurtiera, marra gorrien ezarpena, artekaritza
edota indar erakusketa behin baino gehiagotan ageri dira aztertutako lau
editorial ezberdinetan.
EL MUNDO
Martxoaren 23tik bertatik, PSOEren Gobernuari marra gorriak
ezarriko dizkio: negoziazio politikorik ez, marku legala aldatzeari ez.
Bestalde, lehenik eta behin PPrekin adostasuna bilatu beharko lukeela
adieraziko du ( flanko erradikala
mekanismoa ).ZPk Bruselan egindako
adierazpenen harira, arreta handia jarriko diote ere prozesuaren
internazionalizazioari, ETAk onura moduan ikusi dezakeela argudiatuz. ( prozesuaren internalizazioa ). Honetaz gain, zalantzan jarriko ditu
epaileak eta fiskaltza Otegi
fidantzapean aske utzi izanagatik, Estatuko Fiskaltza Orokorrak epaileei
zuzendutako hitzen ondorioz
“ erabakiak hartu aurretik, egoera berri baten
aurrean gaudela kontutan hartzea”. Mezu hau, gizarteari begirako globo zunda:aviso
a navegantes bat dela pentsa daiteke, baita alde erradikalaren
egikaritzea ere.
Apirila, konponbidearen aldeko manifestazio jendetsua burutuko da
Bilbon. Alderi abertzale guztietako ordezkariek parte hartuko dute, PNV ezik.
Egunkari honek, PNV eta Batasunaren
arteko banaketa moduan irudikatuko du, abertzaleen arteko banaketa, hortaz
gain, EAk bien arteko “bisagra” dela gaineratuko du. ( ). Hala ere, Imazen jarrera
nolabait PNV zertifikatzeko eta Batasuna deszertifikatzeko erabiliko
dute. Bestalde, Nafarroako Parlamentuan, PSNk ez du UPNren proposamena onartuko
zeinetan Nafarroa “moneda de cambio” ez izateko eskatzen den. Honen bidez,
Nafarroako alderdi sozialista deszertifikatu egiten dute, baita PSE ere.
PPren oposizio lana ezinbestekotzat joko du, konzesioak emango ez direla
ziurtatzeko, badirudi errenkaden itxierari bidea zabaltzen ari diotela.
Apirilean ere, marra gorriak argitara aterako ditu: ETAk armak
entregatzea, biolentzia mesprexatzea. Bestalde, Otegik ertzaintzaren
errepresioa amaitu zedin eskatzen zuen deklarazioen harira, El Mundok burla
egingo dio.
Maiatza hilabete isila izango da egunkari honentzat. Izan ere, ez du
ezer berririk argitaratuko Debate sobre el estado de
Ekainean aldiz, prozesua etetera gonbidatzeko mekanismoak martxan
jarriko ditu, alde erradikalaren papera hartuz eta prozesuaren amildegiaren
ertza irudikatuz Lehenik eta behin PSOEren Gobernuaren aurka joko du Otegi
interlokutore moduan onartzen duen Patxi Lopezek adierazpenei erantzunez.
Prozesuaren aurka Madrilen mobilizatu zen jendartearen indar erakusketa babestuko
dute, biktima eta “verdugo”aren dikotomia goraipatuz. Bestalde,
“inpuesto revolucinario”a jaso izana salatu zuten zenbait enpresarik eta
extorsioa jarraitzen duela eta PSOEri ETAren txantaia onartzea leporatuko dio
( ). ZPren jokaera
anbiguoa salatuko dute ere.
Orokorrean
esan daiteke El Mundok marra gorriak ezarriko dituela prozesuaren hasieratik,
ezker abertzalea deszertifikatu eta PSOE- PPren arteko konbergentzia eskatzen
arituko dela hilabete hauetan.Reset
mekanismoa.Lehengo posizioara itzultzeko.
DEIA
Martxoan itxaropenez jasoko du Deiak ETAren komunikatua, eta
pausotzat joko du. Gainera, ezker Abertzalearen intentzio ona goraipatuko du,
interlokutore moduan zertifikatuz. Flexibilitatea eskatuko die sektore
guztiei (zubigintza lana
errazteko), eta nazioarteko eragileak arbitro neutral moduan ulertuko ditu,
berauek ere zertifikatuz. Patxi Lopezek
PNVren papera ezinbestekoa dela esaten duenean, PNV zertifikatzen ari da
ere.
Apirilean, prosezua aurrera ez badoa Ibarretxek egindako proposamena
hedatuko dute. Bestalde, ZP eta Ibarretxeren arteko bileraren ostean, haien
arteko puntu konbergenteak azpimarratuko dituzte, alegia, gizarteak
protagonismoa izan behar duela. Bestalde, errenkaden itxiera eskatuko
die, PP isolaturik uzbeko. Honetaz gain, Rubalcaba Bonoren karguan jarri izana
pauso positibotzat joko dute, honek esan nahi du PSOEren jokaera egokitzat
jotzen dutela eta beraz, zertifikazioan sakontzen jarraitzen dute.
Apirilaren 9an, Alberdi guztietako (PP ezik) emakumeak bilduko dituen
plataforma aurkeztua izando da. Prozesuan zehar emango den zubigintzaren
adibiderik argienetarikoa izanik, Deiak babesa eskainiko dio, alderdiez
gaindiko esparru amankomuntzat hartuz. Apirilaren 19an, artekaritza
bultzatuko duen Ibarretxe eta Otegiren arteko bileraren berri emango digute.
Azkenik, Ibarretxek aurkeztutako elkarbizitzarako plana laudoriotuko dute,
PNVren erabateko zertifikatzea zalantzan gelditu ez dadin.
Maiatzean, artekaritza bultzatzen eta sendotzen duten eragileei
protagonismoa emango die, Lokarri (Elkarri bersortua) mesfidantza harresiak
botatzeko tresna bezela aurkeztuz, edota Galeuscat proposamena txalotuz . Hau
guztia, Gobernuak elkarrizketarako oinarrien informearen publikazioarekin
batera suertatuko da. Bestalde, AVT deszertifikatuko du, politizatua
dagoela esanez. Martxotik hona, atxiloketak eta kale erasoak suertatu dira eta
Deiaren editorialetatik prozesua blindatzeko eskatuko diete Batasunari eta
PSOEri , indar erakustaldiak alboratzeko alegia.
Ekainean,
PSOErekiko jarrera leuntzera joko du, eta Marlaska distentzioa bilatzen ari
dela adieraziko du ere. PP deszertifikatzen jarraituko du ordea, biktimak
erabiltzen ari dela leporatuz. Baina Marlaskak, ETAren aurkako operazioa
burutuko du hilaren 21ean, eta Deiak operario mediatikotzat joko du, berriz
ere, epaileen jokabidea zalantzan jarriz (deszertifikazioa). PNV eta
Batasunaren arteko bilera begi onez ikusiko du, Ezker abertzalea berriz ere
interlokutore moduan onartuz.
Esan
dezakegu Deiak positiboki hartuko duela egoera polítiko berria. Bere papera, El
Mundorena ez bezela, ez da izando marra gorriak ezartzea, baizik eta bi aldeetarako (PSOE- Batasuna) zubigintza
mekanismoa indartzea. Zentralitate esparru batean mugituko da, erradikaltasuna
alboratuz.
GARA
Martxoan, ETAk lehenengo komunikatua
plazaratzen duenetik, arduraz jokatzeko eta ekintzetara pasatzeko unea dela
adieraziko du. Gainera, aurreko hilabete eta urteetan eskenatoki horretara
iristeko egindako lana goraipatuko du. Gizartearen parte hartzea funtsezkotzat
joko du eta berau mobilizatzeko globo zunda jaurtiko du. ZP Bruselasera
joateko pausoa positibotzat jo izanak, Gobernua zertifikatzeko modu
bezela hartu genezake. Beste alde batetik, Otegi kartzeleratu izana, amildegiaren
ertza bezela irudikatu du Garak.
Apirilari dagokionez, konponbidearen alde
egindako manifestaldia indar erakustaldi moduan kokatzen du, prozesurako babes
eximen bezela aurkezten baitu. Hortaz gain, ZP eta Ibarretxeren arteko bilera (antzua_______)
dela esango du “Lehendakariak protagonismoa besterik ez du
nahi”(elkarbizitzarako planean berdina egotziko zaio, baita partzialtasun eza
ere) edota “ Madrilek ez dio protagonismo politikorik ematen gizarteari”
bezelako esaldien bidez. Ahotsak plataforma gatazka konpontzeko klabeetan
kokatzen dela adieraziko du eta beraz,
punto honetan konbergentzia ematen da. Hlaren erdialdera izango diren
atxiloketek, amildegiaren ertza irudikatuko dute berriz ere.
Maiatzean alderdi politikoek informalki ETA
interlokutore moduan onartzen dutela baieztatuko du eta baieztapen hau globo
zundatzat jo daiteke. Alegia, alderdiek berau ezaztatuko duten ikusteko.
14an, elkarrizketa egingo dio ETAri eta bertan, erakundeak marra gorriak
ezagutaraziko ditu: lurraldetasuna eta autoderminazioa. Hilabetea aurrera pasa
ahala Patxi Lopezek interlokutore bezela
onartuko du ezker abertzalea, baita gatazka politikoaren existentzia ere.
PSEren aldetik zertifikazioa emateaz gain, gatazkaren existentziaren
onarpenak artekaritza lana bideratuko du.
Ekainean, zenbait mekanismo azlatzen
zaizkigu ere. Alde batetik konbergentzia irudikatuko du Garak, ZPk
elkarrizketa eta negoziazio politikoa aldi berean eman daitezkela esaten
duenean. Bestalde, Estatu Frantsesaren jarrera kritikatuko du, bere aportazioa
“seccion 14 antiterrorista” sortu izana dela salatuz. Eta bi estatuetan
garatzen ari diren ekimen judizialak amildegiaren ertzan kokatuko ditu.
Earekiko konbergentzia ere irudikatzen du, alderdi honek alderdien
mahaia osatu behar dela baieztatzen duenean. Hilaren 15ean, ETAk Estatu
Frantsesa interpelatuko du, globo zunda jaurtiz. 20an atxiloketak izango
dira eta Garak amildegiaren ertza azalduko du berriro. ETAk errepresioa
prozesuarekin bat etorri ezin daitekela esango dio espainiako iritzi publikoari
ekainaren 22ko komunikatuan, beste behin amildegiaren ertza hedatuz.
Ekainaren 30ean, ZPk ETArekin elkarrizketaren hasiera iragarriko du, baina
legezko prozedimenduak jarriko ditu mugatzat (marra gorria).
Orokorrean, esan daiteke gehien errepikatzen den mekanismo
amildegiaren ertzarena dela. Hala ere, kontutan hartu behar da epe honetan
Otegiren kartzeleratzea eta zenbait atxiloketa eman zirela. Zertifikazio argiak
ematen ez badira ere, PSOE eta PNV interpelatu egiten ditu uneoro eta hau
berez, zertifikazio moduan uler daiteke.Alerta mekanismoa.sei hilabete eman zieten elkarri parte
desberdinek prozesua bere horretara eman zedin.Gara ren egitasmoa hau nolabait
ez ahaztea izango litzatekeela uste dut.Lehenego lau hilabete hauetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: