2006 abuztua-iraila-urria-azaroa
Editorialen azterketa:Mekanismoen identifiakzioa metarrelatoan
Lan honetan aztertu behar den zatia ETA-k 2006ko martxoan plazaratu zuen eta horren geroztik emandako su etenaldiko epe bati dagokio, urte horretako abuztua eta azaroa artean ematen denari, alegia. Zehatzago, zenbait egunkarietan ematen diren editorialen azterketa, eta horrela, sektore politiko bati dagozkionak zehatz-mehatz islatzen saiatuko gara. Orokorki adierazi daitekeen ideia orokorra “barealdi” garaiari dagokion aroa dela hau, beste era batera esanda, komunikatua eman eta ondorengo uda garaian ematen den nolabaiteko soseguari delakoaz ari gara. Baina komatxoen artean ipintzen dugun zerak zentzu bat hartzen du. Izan ere, prentsa idatzian sumatzen den tentsioa nabaria da, hau da, batez ere azpimarratzen den errealitatea horixe da: jadanik eman da interlokutoreen lerrokatze bat, filak itxi egin dira argi eta garbi, alde erradikalak, noski, inguruan geratu dira. Baina ageria da uda garaian ez dela (antza denez) komunikaziorik ematen, hori dela eta, prozesuaren krisiaren lehenengo beldurrei erreferentzia egiten zaie. Egunkari guztietan ikus daitekeen datu objektiboa da, ikusmolde ideologikoa oso ezberdinak diren arren. El País, Gara, El Mundo eta Deia ditugu denbora pasarte honen igorleak.
1. El País.
Prisa taldeko idazkia da gure lehenengo geltokia. Abuztuan agerian uzten du zeintzuk diren zeharkatu ezin diren marra gorriak: ETA-k gobernuarekin bere disoluzioa paktatu ostean baino ez da negoziaketa politikoa emango, erreformak eta berrikuntzak Eusko Parlamentuan nahitaez emango direlarik. Horrela, legebiltzarraren filtroari egiten zaio erreferentzia. Honek, bestalde, nabarmentzeko datu bat ematen digu: PSE-EE-k bertan duen egoera erosoa, bigarren indarra izanda, bestelako taldeekin paktuak egitera ia ezinbesteko beharra dakarkigu burura. Beste era batera esanda, eta egunkariak argitzen duen negoziaketa egoera batean seguruenik eman zitekeen pausua hauteskundeena da. El País-ek badaki Zapaterok eta PSOE-k ETA-ren desegitea lortuko balu, EAE-ko organo parlamentario honetan seguruenik gehiengo oso zabala lortuko lukeela, hori dela eta, berton emango liratekeen lege eta aurrerapausoak bere erara erraz moldatuko lituzke. Baina azpimarratzekoa da ezker abertzaleari ia jaramonik ez zaiola egiten, eta ezin daiteke ukatu deskribatutako egoera batean talde honek lortuko lukeen indar metaketa handia litzatekeela, aurrekaririk gabekoa. Biolentziaren desagerpena, hau da, “alderdi demokratiko” delakoek aldarrikatzen duten hori, elkarte abertzaleak eskatzen duen marko demokratikoa eraikitzeko ezinbestekoa da. Areagotzeko, urrian bertan argi uzten da: “Sin desvinculación clara de la violencia no habrá ni legalización por la vía de la Ley de Partidos ni levantamiento de la suspensión cautelar acordada en su día a causa, precisamente, de la vinculación judicialmente probada a una banda terrorista.” Beste hitzetan, amildegiaren ertza eta marra oso gorria den hori agertzen dira. Diskurtsoa erradikalizatu egiten da, inolaz ere emango den pausua nabarmenki ikusten den artean.
Bestalde, elementu berri bat ikus daiteke, zeina prozesu osoan ardatza izan zen, eta hura Nafarroa da. Izan ere, lurralde hau enfrentamenduaren iturri nagusienetakoa izan zen, eta 2006ko udan jadanik agertu zen horrela, hau da, herrialde honekin, Ipar Euskal Herriarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin, elkarrekin partekatu zitekeen negoziaketa mahaia inplizituki deusezten da, ezaugarri azpimarragarria horixe bera delarik, inplizituki. Biolentziaren alboratzearen eskaerarekin lotua dago, baldintzatzat ipintzen da. Baina adierazgarriena zertifikatze bat ematen dela eta Batasuna bitartekaritzat aitortzen dela. Ondorioztatu egiten da alderdiak izan behar duen jokoan partaidetza, Gobernua eta PNV ere honetan parte hartu behar dutelarik. Badirudi horiek izan behar dutela jokalariak, gainerakoak aipatu ere egiten ez direlarik.
Azkenik, komenta genezake nolabaiteko indar erakusketa bat ohartarazi daiteke: ETA-k abuztuan aitortutako egoera, zeinak estatuaren autoritateek ezker abertzalearekiko egiten zituen erasoak salatzen zituen, eta hauek jarraituz gero, neurriak hartuko zituela onartu zuen. Honen aurrean El País-ek lehen esandako amildegiaren ertza erabiltzen du: prozesua kolokan zegoen jada.
2. El Mundo.
Informazio asko eskaintzen digu idazki honek, aberastasun handiko dokumentuak dira hauek. Izan ere, abuztuan bertan antzematen da jarrera gogorra, erasokorra. Aurreko prentsan ezeztatzen den negoziaketen mantentzea, El Mundo-n hauen errealizazioa baieztatzen du. Bertan biolentziaren alboratzea eta horren ordainean euskal presoen hurbiltzea emango zela. Mehatxuaren ondorioz, hau da, gorago esan den ETA-ren erantzunaren susmoa izan ondoren, amildegiaren ertza argitzen digu behin eta berriz (abuztuan jada!). Alde erradikal honek ikusten duen bestearekiko sometimendua, bere esanetara men egin ezean gobernuak pairatuko dituen egoera bat azaltzen dutenak, “intra” arloan ere sendotasuna demostratzen duen ezaugarri bat da. Euren iritziaren zilegitasunaz aparte, nolabaiteko forma korporatiboa hartzen du kontaktuek (baldin badaude) fruiturik ateratzen ez dituztela adierazten dutenean.
Gainera, oso interesgarria da aztertzea honetan erabiltzen diren hizkuntza baliabideak: “proetarras” (Batasuna ala ETA?), “amenaza” eta “chantaje” bezalako hitzak erabiltzen dira. Hauek sosegu egoera batean ez lirateke erabili behar, baldin eta adostasun minimo bat, edota akordio bat lortzeko prest badago. Izan ere, ematen dion ikuskera maltzurrak gerorako erabiltzen den argumentaziorako balio du. Esanahi bikoitzeko hitzek diskurtso politikoan ematen diren berberak dira, alegia, talde “kriminalak” (nabarmengarria da Prisa taldeko idazkiak eta honen arteko diferentzia lexikoa: batek izen propioa erabiltzen du eta ez dio inolako loturarik ipintzen, nolakotasuna adierazten duten horiek; bestalde, penalki zigortua dagoen errealitate batekin lotzen dute besteek) erabiltzen da, Zuzenbideko Estatuaren oinarrietara zuzenean atentatzen duen prozesua. Honen aurrean aurretiaz legeztutako Paktu Antiterroristari egiten zaio erreferentzia, bidea berriz hartzeari.
Oso interesgarria da marra gorrien egiten den interpretazioa. Anoetako izpiritua politika politikariei uztea zelan oinarritzen da egunkaria, biolentzia esklusiboki gobernuaren eta taldearen arteko gai operatiboa izango litzatekeelarik. Aurrerago, iraila amaieran, deusezte edota ezerezte garrantzitsua egiten dio El Mundo-k gobernuari, amildegiaren ertza mekanismorik egokientzat aukeratzen duen artean: euren ustetan elkarrizketek geroz eta fruitu gutxiago ateratzen dutela desestali nahi dute, legea ildo nagusia izaten jarraitzen duen artean.
3. Deia.
Azpimarragarriena Deian zer da, oso definizio argia ez dutela prozesuari buruz, hau da, inkognita gehiegi dituztela ematen den gertaeren gainean, eta horregatik, antzeman dezakegu ez dela suposatzen den aktore estrategikoa. Uler daiteke ikuskera nazionalista duen idazki honek ez dela giltza osoa izan, baliteke hein batean izan dela, baina ondorioztatu daiteke batez ere Batasuna- ETA- PSOE-ren gobernua izan dela ardatza. Triangelu honen barruan, hau da, 1. irudiari erreparatuz gero (ezin izan dut hemen itsatsi) PNV aktore zentrala izan dela onartu beharra dago epe honetan, baina ez da elkar trukatzea eman eta elkarrizketen protagonista izan. Badirudi noraezean dagoela, ez baitaki zein diskurtso barneratu, zeinen alde jarri eta zeinen aurka. Horregatik, mantentzen duen amildegiaren ertzarekiko jarrerak arrazoi ezberdina du, ez da lehen iturriko informazioa duen eta horretan oinarrituz adostasun faltaren ispiluaren jarrera, baizik eta pertsonaia beharrezko baten alboratzearen isla. Sekretismoari egiten dio erreferentzia abuztu amaieran, interlokutoreak onartzen dituen arren, kutsu ironikoa eskaintzen dio.
Aurrerago, iraila amaieran, alegia, lehendakariaren figurari egiten zaio erreferentzia gako halabeharrezkotzat jotzen du, bere erdibidea eta honek proposatutako adierazpena kontsentsua lortzeko mekanismotzat. Horrela, honek bereganatuz ezker abertzaleak eginiko iritzien ugalketaren bitartez alderdien mahaiari eta Ahotsak elkarteari so egiten zaie, baita erabakitzeko eskubideari eta, batez ere, euskaldunen erabakitzeko eskubideari.
Markoaren edota marra gorrien azalarazteari ere egiten zaie erreferentzia, baina beste ikuspegi batetik, hau da, legea gainditzeari (Konstituzioaren marko demokratikoari) eta ez gainerakoek defendatzen duten amildegi honen ezin haratago joatea. Urruntasun honek suposatzen duen oztopoa oso handia da, eta baliteke hori bera izatea PNV-ren prozesuaren lehenengo epealdiari egiten dion kritika, legetik ere atera egin zitekeela.
4. Gara.
Azaroan ez dugu abuztutik aurrerako diskurtso aldaketarik ikusten. Agerian da marra gorrien aldetik zeintzuk diren ezker abertzaleak gainditu ezingo dituen suposamenduak, hau da, errepresioaren amaitzea ematen ez bada, ETA-k bere horretan jarraituko duela eta horren aurrean bere beso politikoak euskaldunen nahia errespetatu behar dela baino ez du adierazi nahi. Talde armatuak egiten dituen esfortzuak, hau da, armak ez erabiltzearenak eta honen ordainetan emaitzarik ez lortzearen aurrean, garai honetan demostratzen duen beste esfortzu bat egiteko gura argia da. Esperantza mantentzeko arrazoia da hori, baina bertan nabaritu daiteke, nolabait, indar erakusketa bat, izan ere, “esfortzu” hitza erabiltzea oso interesgarria baita, armak eskura dituela ohartarazi dezakegularik. Gainera, krisi egoerari erreferentzia egotea, amildegiaren ertza hurbil dagoela nabaritu daiteke.
Baina, alde batetik, ezker abertzaleak oso mekanismo erabilia mantentzen du: besterentzea. EA-k egindako adierazpenen batzuk eta era berean Aralar-ek plazaratutakoak abertzaleek defendatzen dituzten puntuekin bat datoz. Horrek irmotasuna demostratzen du, eta gainera, ondoren ematen den lerrokatze batekin lotua dago: IU-k eta PNV-k adostutako beste jarrera batekin talka egiten dute, azken hauek PSOE-k jarraitzen duen estrategiara atsekitu egin direla esanez. Bi bloke eraikitzen direla ikus daiteke honen bidez. Baina konbergentzia eman daitekeela sumatu dezakegu Gara-k gobernuak Euskal Herriarentzako prozesu politiko bat irekiko duela esanez, nahiz eta aurrerago hau egikaritu ez dela salatzen duten idazki honetan. Horrela, azken hau oso jarrera erosoa dela onartu beharra dago, izan ere, hurbiltasun bat ematen dela sumatu arren, alderdiek adostasun honi eutsiz ezer ez egitea posible da (hau ere ekintza bat dela birgogoratu behar da!), hitzetan baino ez ematen den artean. Botereari eutsiz, PNV-k zentroarekiko mugitzea egiten duela argi uzten da, IU-rekin batera, honen galera katastrofikoa izan ahal bailitzateke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: