2007ko apirila-maiatza-ekaina -uztaila
Editorialen azterketa:mekanismoen identifikazioa metarrelatoan
GARA |
Martxoak 31 izan zen ezker abertzaleak, inposizio politiko eta juridikoen gainetik, aukeratutako eguna beren ekitaldi politikoa aurrera eramateko. Beraz, honek erakusten digu gobernuaren aldetik badagoela indar erakusketa bat ekitaldi hau legez kanpo uzterakoan. Bertan, ezker abertzaleko bozeramaileek alde batetik, beraien proposamenez jardun zuten, marra gorria ezarri zuten bake prozesu baten hastapenari hasiera emateko, eta bestetik, Rodriguez Zapateroren gobernuari orain dela 30 urte atzera eginiko akats berberetan ez erortzeko, hau da, prozesuaren amildegiaren ertza izango litzatekeena, aipamena egin zion. Negoziazio prozesua aurrera ateratzeko, beharrezkoa da ere sektore baten zein bestearen proposamenei irekia egotea, konbergentzia bat egon behar da negoziaketaren parte direnen aldetik, eta prozesua jarrai dezan, bai PSOE –k eta EAJ –k ezker abertzalearekin lan egin beharko du. Hauteskundeei begira, aukera politiko guztien berdintasun egoera bat eman behar da, hau da, aukera politiko guztien zertifikazio bat egon behar dela. Ezker abertzaleak gatazkaren irtenbiderako marra gorria ezarri zuen, lurraldetasuna eta autodeterminazioa alde batera utziezinak diren gaiak direla azalduz.
Apirilaren 3an espainiar Ministerio Fiskalaren eta Estatuko Abogaziaren aldetik ezagutu zen Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) legez kanpo uzteko eskaera, beharrezkoa den alderdi politiko bat deszertifikatuz, zeinek konbergentzia bilatzen duen bake prozesua zulotik ateratzeko. Prozesua amildegiaren ertzan aurkitzen da, ilegalizazio honek Euskal Herriko agente politiko eta sozialak kanpoan uzten dituelako eta konponbiderako eztabaida apurtzen delako.
Apirilak 4 eta testuinguru honetan, gobernuaren indar erakusketa baten aurrean jarraitzen dugu joan den astean atxilotutako herritarrak jasandako inkomunikazioa eta informazio ukazioak direla-eta, alegia, giza eskubideen urraketa bat eman da. Eta biktima hauen deszertifikazio bat ematen da Lakuako Sailean Giza Eskubideen arloan lan egiten duten agintarien aldetik. Hala ere, proposamenen ugalketa eta besterentze bat ematen da prozesu erabakitzailea biolentzia ezean murgiltzeko adierazpenak egiten direnean.
Ilegalizazioarekin jarraituz, ezker abertzaleak bigarren plano batean uzten du liskar elektorala eta konbergentziarako deia egiten du, alderdi guztien elkarrizketaren bidez gatazka politikoa gainditzeko eta herriaren borondateren bidez proiektuak aurrera atera daitezen. Beraz, inposizio guztien gainetik ezker abertzaleak konbergentziarako bideak bilatzen jarraituko du.
Apirilaren 8an Aberri Eguna ospatu zen eta bertan proposamenen ugalketa eta besterentzea gauzatzea nahi zen. Udalbiltza, erakunde abertzaleak, ELA eta LAB bezalako sindikatuak, eta beste erakunde sozial batzuk elkartuko ziren euskal nazioaren errekonozimendua aldarrikatzeko. Marra gorria ezarriko zuten Euskal Herria 7 lurraldeez osatuta dagoela aldarrikatu zutenean eta hauek beren oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatzerakoan. Eszenatoki demokratiko bat eraikitzen ez den bitartean, deszertifikazi hori jarraituko du, hiritarrek hitza ez duten bitartean alegia. Dibergentzia emango da baldin eta errespetu falta badago konpromisoen inguruan. Hauek pentsatzen dute 2007ko Aberri Eguna konbergentziarako pausua izan behar dela, blokeo fase hori gainditzeko eta euskal nazioarentzako errespetuzko eszenatokia eraikitzeko.
Apirilak 8, ETA –k aurreko egunean Garari eskainitako elkarrizketaren hausnarketa eguna izan zen, baina inork ez zuen gaiaren edo elkarrizketaren inguruan eztabaidatu edo iritzirik eman nahi, dibergentzia bat dago talde guztien aldetik eta hori gainditzeko beharrezkoa da beste alde batera begiratzen dutenen partetik konpromisoa, borondatea eta errespontsabilitatea. Beraz, gaurko egunean egondako jazoeretatik Aberri Egunean ezarritako marra gorriarekin, hau da, “Zazpiak bat. Nazio bat gara. Etorkizuna gure eskuetan “ leloa izango da bidea markatuko duena.
Apirilak 19, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitia alde batetik eta Patxi Lopez eta Rodolfo Ares bestetik, joan den urtean Donostiako hotel batean edukitako bilera politikoaren ondorioz, Roberto Saiz –en, epaile instruktorearen aurrean aurkeztera behartuta zeuden “desobedientzia delituarengatik ”, eta honek, prozesuaren amildegiaren ertza suposatzen du. Otegiren deklarazioetan, Estatuaren indar erakusketa salatzen du independentismoaren pertsekuzioa existentzia dela-eta, Patxi López -ek berriz, bilera horren helburua kontuan izanda konbergentziarako pauso garrantzitsutzat har genezake, bilera hori legala eta legitimoa den heinean, eta gainera, zubigintzarako aukera ona, eta “Foro de Ermua “ -ko abokatuaren aldetik, delitua delitua da gauden testuinguruan egonda ere, beraz, liskarraren onuradunen betoa agertzen da hemen. Egun horretan ere, Otegik azaldu zuen amildegiaren ertzean aurkituko ginatekeela, baldin eta iraganeko errezetan oinarritzen bagara, hau da, ezker independentistak politika egiteko aukerarik ez badu, baita esan zuen ere Estatu espainolak eta frantsesak beren indarra erakusten dutela arlo judizialaren bidez. Aurreko egunean ere, Iruñean, Joan Maria Olanok PSOEren Gobernuak ezker abertzalearen gutxienekoak jaitsi nahi zituela salatu zuen, eta amildegiaren ertzean aurki gintezkeen, saiakera horrek ondorio kaltegarriak izango lituzkeelako konponbiderako.
Maiatzaren 5ean, elkar deszertifikatze baten aurrean aurkitzen gara espainiar Auzitegi Gorenak euskal herritarrei bozkatzeko eskubidea ukatzen dionean. Alderdien Legeak deszertifikazio suposatzen du eta konponbiderako oztopoak gainditu beharrean, egoera okertzen du. Honekin batera, indar erakusketa bat dago herritarren eskubide politiko eta zibilak zanpatzen direnean, Estatuak eta Estatuko aparatu judizialak ezarritako baldintzak eta erakusten ari duden jokabidea da indar erakusketaren isla eta negoziaketa prozesua eteten ari da. Ondorioz, beharrezkoa da euskal erakundeen artean konbergentziarako bidea eraikitzea prozesu demokratiko bat bideratzeko.
Maiatzak 6, deszertifikazioaren isla, Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) legez kanpo uzten du beraz, euskal herritarrek berriro ere ezin izango dute beren eskubide politiko eta zibilak burutu, eta aldi berean, EAE-ANV alderdiaren 133 hautagai-zerrenda baliogabetzen ditu,legala ez den alderdi batetik datozela argudiatuz. Zapateroren Gobernua indar erakusketaren bitartez, zigortu nahi du hauteskunde-elkarte eta alderdi legal baten zerrenda zati garrantzitsu bat. Pertsekuzio politiko hau amildegiaren ertzera eraman dezake negoziaketa prozesua.
Maiatzak 16, alderdi berriak Alderdien Legeak ezarritako baldintzak betetzen dituenez eta beste baten oinordekoa omen delako legaltasunaren ateak ixteak Gobernuaren eskuetan jartzen du momentu oro ezker abertzalearen alderdiak legeztatzea, beraz, indar erakusketa bat dago Gobernuaren aldetik presio edo mehatxu bat dagoelako ezker abertzalearenganako. Zertifikazioa beharrezkoa da aurrera egiteko prozesuan eta ASB alderdi politikoa baino, prozesurako tresna bat zen. Dibergentzia argia dago PSOE –k prozesuari bizkarra eman dionean eta EAJ –k bide berbera jarraitu duenean. Gainera EAJ –k bi alderdi nagusiekin proposamen ugalketa eta besterentzea nahi du Ajuria Eneko itunera bueltatuz.
Maiatzak 27, 2007ko udal hauteskundeak eta hauteskunde foralen eguna eta ezker abertzalearen zertifikazioa eta prozesuaren legitimitatea euskal herritarren aldetik nabarmena izan zen.
Maiatzak 31, Gobernuak EAE-ANV –ko hainbat hauteskunde zerrenda baliogabetzeaz gain, beraz, deszertifikatzeaz gain, indar erakusketa bat berriz ere nabarmena da De Juana kasua eramateko duen jarreraren ondorioz, hau da, egozte gehiago eraikiko dituztela De Juana kartzela zigorra betetakoan atera ez zedin.
Ekainak 1, hauteskundeen ondoren eta 2006ko martxoan ETA –k apurtutako su etenaren ondoren, ezker abertzaleak konbergentziarako deia egin zuen blokeatutako prozesua desblokeatzeko eta eszenatoki berria sortzeko elkarrizketa multilateralen bidez, baina jasan behar duten deszertifikazioa dela-eta, ezker abertzaleak ez du biderik gatazka politikoa konpontzeko. T-4 atentatuaren ondorioz, dibergentzia handiagotu zen PSOE eta PNV mahaitik altxatu zirenean.
Ekainak 6, 2006ko martxoaren 24ean ETAk hasitako su-etenarekin bukatutzat eman zuen zertifikazioa edo prozesu demokratiko bat sustatzeko helburuz. Momentu horietan estatuaren indarkeriaren erakusketa nabaria zen politika penitentziarioak eragiten duen sufrimendua, Audientzia Nazionalaren jokabide bortitza, eta espetxe mehatxua bai Otegi, Olano, eta Petrikorena, beste batzuen artean dela-eta. Gobernu espainiarrak bitartean, bere mara gorria ezarri zuen biolentzia gabeko egoera batek elkarrizketarako bidea eraikiko zuela esanez. Baina tartean Alderdi Popularra aurkitzen zen, liskarraren onuradunen betoa alegia, prozesua boikotatzeko jarrera batekin. Su-etena garaian, Gobernuak ez zuen euskal presorik Euskal Herrira gerturatu ezta preso gaixoak askatu, amildegiaren ertzera ailegatzen ari zen prozesua akordatutako bete ezean, eta gainera, egozte berriak sortu nahi zituzten preso politikoak behin epaia bete eta gero kartzelan mantentzeko eta 180 euskal preso politikoen epaila berrikuskatzeko asmo bazegoen, eta torturen existentzia jarraitzen zuen. Argi dago hemen ere, indar erakusketa baten aurrean gaudela, su-etenak eragina. Bestaldetik, aktoreei dagokienez, dibergentzia geroz eta handiagoa zen PSOE–k eta EAJ-k azaldutako ezkortasunarengatik erabakitzeko eta lurraldetasun eskubidea lortzeko konpromisoari zegokionez. Arrazoi hauek guztiengatik, ETA-k bere indar erakusketa egin zuen T-4n atentatu baten bitartez. ETA-k konbergentziarako deia egiten du, beharrezkoa da enfrentamendu guztiak gainditzea, eta ideia guztiak defendatu ahalko den testuinguru bat eraikiz.
Egun honetan ere, Iñaki de Juana espetxeratua izan zen, indar erakusketa, su-etena amaieraren isla.
DEIA |
Apirilak 8, milaka abertzaleek ospatzen dute gaur Aberri Eguna, aldarrikapen eta konpromisoz beteriko eguna, konbergentziarako eguna alegia. Aberri Egunaren 75. urteurrena da eta 1932. urtetik aurrera proposamenen ugalketa eta besterentzea eman da milaka nazionalista kalera irten zirenean euskal nazioa aldarrikatzeko. Baina aurten ere, alderdiek beren aldetik ospatu dute egun hau, euskal alderdi hauen arteko dibergentzia beraz, nabaria da. Aurten ere, Aberri Eguna hauteskundeengatik eta ETAren ekintzengatik gogoratua izango da, erakunde hau abertzale du bere burua baina bere ekintza terrorista euskaldun asko beldurtuta ditu eta lotsarazten ditu nazionalistak, deszertifikazio bat dago nazionalisten aldetik abertzalea nor den edo ez esaterakoan. Proposamenen ugalketa eta besterentzea dago alde batetik, nazionalistek ETAri behartzen dienean biolentziarekin amai dezaten, PP eta PSOEren diskurtso berbera alegia, eta bestetik, nazionalistek Otegi eta bereei gomendatzen dietenean ukatzeko “el paraguas protector de ETA”, hori emanez gero prozesua berpiztuko litzatekeelako, nazionalisten diskurtso berbera hartzea alegia.
Apirilak 9, atzoko egunean proposamenen ugalketa eta besterentzea egon zen antolaketa politiko ezberdinen aldetik, denek bat egin baitzuten egun berezi horretan ETAri publizitatea ez egiteko, baina ETAk berriro ere, atentzio guztia bere gain egoteko nahian, indar erakusketa bat egin zuen Aberri Egunaren ospakizunean elkarrizketa-komunikatu bat helarazi zuenean,. Komunikatu hau amildegiaren ertza suposatzen du, inmobilismo mezu bat bidaltzen dio gizarteari eta baita borroka armatuaren defentsa ere helburuak lortzeko bide bakarra delako. Konbergentzia bat dago bertan elkartu zirenen artean, beraien helburua euskal aberriaren ideia defendatu zutenean biolentziarik gabeko testuinguru batean. Eta aldi berean, dibergentzia bat dago euskal gizarte eta ETAren artean, hau da, lehenengo hauek aurrera egin nahi dute beren etorkizun modernorako eta besteak berriz, atzera doaz metodo mafiosoekin eta iraganean murgilduta.
Apirilak 14, hauteskundeen aurretiko egunetako egoera arraroa da, alde batetik ETAren elkarrizketa dugu eta bestetik, Gobernu espainiarraren jarrera, hau da, deszertifikaziorako pausua emango du Alderdien Legea ezarriz.
Ekainak 5, analista askorentzat berez betetzen den profezia konplitu zen, hau da, ETAk eginiko komunikatuan su-etenaren amaiera dela adierazten du, analista hauek T-4ko atentatuaren ondorioz sortutako egoera eta ETAren ohiko jarrera horrelako prozesuetan ikusita amaiera hau aurreikusten zuten. Amildegiaren ertzean aurkitu da beti prozesua talde armatuak pixkanaka-pixkanaka apurtzen joan delako prozesua eta beti bueltatzen da indar erakusketara mehatxua, estortsioa eta bonben bidez. Dibergentzia nabaria da hiru agente nagusien artean,alegia, ezker abertzaleak azkeneko hilabeteetan saiatu da Rodriguez Zapateroren Gobernua eta PNV prozesua apurtzearen errudunak egiten aldez aurretiko akorduak ez betetzeagatik eta eduki politikoko beste paktu batzuk oztopatzeagatik. Eta tartean aurkitzen gara liskarraren onuradunen betoarekin, PSOEren edozein konponbiderako kudeaketa eragozteagatik, desleialak eta oztopatzaileak izan dira prozesu guztian zehar. Ezker abertzaleak proposamenen ugalketa eta besterentzea egin behar du, hau da, borroka armatua baztertu behar du eta benetako prozesu batekin ekitea, ETA babestu gabe, inposiziorik gabe eta aldez aurretiko baldintzarik gabe.
Ekainak 7, ANVren hautagai-zerrenda erdia legez kanpo uzterakoan (deszertifikazioa E.H.ko hainbat tokitan), hauteskundeetan lortutako alkatetzak ezin ditu eskuratu, beraz indar erakusketa bat dago ezker abertzalearen aldetik koakzioaren bidez, izutuz eta beldurraren bidez saiatu baitira hautagaiek beren karguen jabetza ez hartzeko. Hauteskundeen aurreko egunetan, PNV eta PSE-EEko hautagaiek eta beren laguntzaileek pertsekuzioak (oihuak, irainak, edozein motatako pankartak eta kartelak...) jasan behar izan zituzten, eta PSE-EEko hautagai baten kotxe azpian lehergailu bat aurkitu zen... Oraingoan Batasunak ez du aldarrikatzen edo exijitzen, baizik eta mehatxuaren bidez aritzen da.
Ekainak 9, Zapateroren Gobernuak indar erakusketa bat egiten du Arnaldo Otegi atxilotuz, akzio-erreakzio espiral batean murgiltzen gara. ETAren su-etena ondorio txarrak ekarri ditu ezker abertzalearen sektoreari. Horren adibidea da, su-etena aldarrikatu bezain pronto Iñaki de Juana ospitaletik Aranjuezeko espetxera bidali zuten. Bere indarra erakutsiko du jokoaren arauak onartzen ez dutenentzat.
EL PAÍS |
2007ko apirilaren 3an, ETAk 2006ko abenduan burututako atentatuaren ondoren, poliziak ehunka pertsona atxilotu zituen atentatu gehiago burutzeko asmoa zutela argudiatuz. Beraz, indar erakusketa bat dago bai polizia espainiarraren aldetik eta erakunde armatuaren aldetik. Honek erakusten digu ere, bake prozesua amildegiaren ertzean aurkitzen zela, alegia, hasierako egoerara bueltatu zen. Hau ikusi eta gero, polizia frantsesaren eta Barne ministerioaren susmoa, berez betetzen den profezian bilakatu zen, ETAren ekintza inoiz gelditu ez zelaren susmoaren arrazoia baitzuten.
Aldi berean, El Paísek Batasuneko kideei gomendatzen die aukeratzeko, hau da, edo terroristekin daude edo beraiekin, eta horren arabera berreskuratuko dute beraien zertifikazioa.
Apirilaren 9an berriz, ETAri inolako sinesgarritasunik ez zaionaren mezua bidaltzen dio Gobernuari, nahiz eta konpromiso finkoak izan. Marra gorria ezartzen du, eszenatokia biolentziarik gabekoa eta erakundearen disoluzioa izan beharko da. Eta oraingoan ere, Batasunari esaten dio zer egin behar duen egoera ilegal horretatik irteteko.
Apirilaren 27an aldiz, Batasunak PSOEren politika, hau da, Paktu Antiterroristaren, konstituzioaren eta beraiekin ez dauden bitartean ilegalak izaten jarraituko dute, eta berriro ere Gobernuari esaten dio ANVren kandidatura guztiak bertan behera utzi behar dituela, ETArekin zerikusia duelako.
Maiatzaren 4ean, ANVk aurkeztutako 256 kandidatura erdiaren kontra egin zuen Fiskala eta Gobernuak nahiz eta alderdi legala eta biolentzia kondenatu beren estatutuetan jartzen duen bezala, argi eta garbi dago ezker abertzalea kanpoan nahi duela.
Maiatzaren 7an, marra gorriaren ezarpena, beharrezkoa da Alderdien Legea betetzea, eta betetzen ez denez, 133 kandidatura bertan behera gelditu ziren.
Maiatzaren 17an, PPk bere jarrerarekin, alegia, Gobernuak Paktu Antiterroristarekin daraman politika desegokia dela salatuz, oztopatzen du edozein aurrerapen, eta gainera ETAk abantailak aterako dituela dibergentzia honekin dio, baina horren aurrean, El Paísek Gobernuko lana babesten du.
Ekainaren 3an, gatazka politikoa konpontzeko beharrezko alderdi politiko guztiak parte hartzea, elkar zertifikatze bat beharrezkoa da, baina Batasunarekin mantendutako elkarrizketaren ondorioz, PPrekin zuen harremana apurtu zen, beraz, liskarraren onuradunen betoa dugu, gatazka konpontzeko ukoa dago.
PSOEk bi aurpegi erakusten ditu, bata Batasuna beharrezkoa dela esaten duenean eta bestea, ezker abertzalearen kandidaturen kontra egiten duenean, joko doblea darama beraz alderdi sozialistak.
Ekainaren 5ean, amildegiaren ertza, Gobernuarekin adostutako konpromisoak betetzen ez zirenez, ETAk Batasunari agindu zion jarrera aldaketa bat eduki zezan eta horren ondorioz, adostutako guztia bertan behera gelditu zen, hasierara bueltatzen gara berriz.
Ekainaren 6ean, El Paísek dio Paktu Antiterrorista berritu beharra dago, zeinek indar demokratiko guztiak bilduko dituen, eta fiskalen, Estatuko Segurtasunaren eta Zuzenbide Estatuaren bidez, alegia, indarkeriaren bidez, aurre egin beharko zaio datorren egoera berriari.
Liskarraren onuradunen beto berriro ere, PP aurpegiratzen dionean Zapateroren Gobernuari jasandako porrota.
EL MUNDO |
Apirilaren 4ean, Rajoyk Zapaterori marra gorria ezartzen dio, hau da, ezin dela negoziatu ezta prezio politikorik ordaindu, eta hortik aurrera paktu antiterrorista berri batekin ekingo ahalko zaiola, PP-PSOE elkarrekin lanean jardunez.
Apirilaren 6ean, atxilotutako ETAko zazpi kide tortura jasan zutela salatu zuten eta egunkari honek deszertifikazio bat dago biktima hauek ikusten ez dituelako, edo kontsideratzen ez dituelako, eta aldi berean indar erakusketa bat dago poliziaren aldetik. Batasunak tortura salaketa hauek erabiltzen omen ditu kanpaina bezala, eta hori kritikatzen du egun honetako editorialak, baina PPk ez ditu erabiltzen ere terrorismoaren biktimak bere egunerokoan edo hauteskunde kanpaina egiteko? Beraz, prozesua aurrera ezin da joan alde bateko zein besteko biktimak presente ez baditugu.
Apirilaren 9an, ETAren aldetik indar erakusketa bat dago mehatxatzen duenen Batasuna hauteskundeetan parte hartu ezingo balu, beraz, oraingoa ere ikusten da ETA-Batasuna harreman zuzen bat existitzen dela, eta deszertifikatzeko arrazoiak beraz zilegiak dira.
Apirilaren 21ean, ezker abertzalea euskal instituzioetan presente egoteko eta aldi berean prozesurako beharrezkoa zen ANV kandidatura aurrera atera zuen, oraingoan ere, deszertifikaziora joko da Batasunaren txontxogiloak direlako eta El Mundok inplizituki Zapaterori dio, ez dela honen kontra jo behar baizik eta Otegi, Permach eta konpainiaren kontra.
Ekainaren 2an, El Mundok marra gorria ezartzen dio Zapaterori esanez, De Juana kartzelan egon beharko litzatekeela biktimen eta hiritarrei errespetua zor dielako.
Ekainaren 6an, berez betetzen den profezia, hau da, 15 hilabeteko tregua ondoren eta bere porrota ikusita gero, El Mundok Zapaterori dio amaiera hori, porrotaren amaiera hori argi eta garbi zegoela, eta ez duela ezertarako balio burutzen den edozein ekintza, denak amaiera bera edukiko dutelako. El Mundok proposatzen du errenkaden itxiera beharrezko dela, PP eta PSOEren batasuna ezin bestekoa dela egoerari aurre egiteko eta politika antiterroristaren filosofiarekin jarraitzea ere proposatzen du, baina akordiorik egon ezean, hauteskundeak aurreratu beharko lirateke. El Mundok Zapaterori esaten dio egin beharko lukeena, hau da, De Juana berriro espetxeratu, ANV legez kanpo uztea, eta Otegi ere espetxeratu, beraz, hasierako egoerara edo okerragora bueltatuko litzateke Euskal Herria, behin emandako pausu guztiak lurperatuz, horrela PP berearekin aterako litzateke, liskarraren onuradunen betoa alegia. PPren lagun berriz izateko beharrezkoa den marra gorria.
Ekainaren 9an, Gobernuaren indar erakusketa argia da ezker abertzalearen bitartekari nagusiena atxilotuz, akzio-erreakzio espiral baten aurrean aurkitzen da Euskal Herria Barrena dioen moduan, baina hori da Zapaterok hartu beharreko jarrera ETArekin amaitu nahi badu.
Uztailaren 5ean, PPk marra gorria ezartzen dio berriro ere Zapateroren Gobernuari, hau da, PPk exijitzen dio 2005eko Kongresuko akordioa bertan behera uztea, alegia, ETArekin baimentzen dion elkarrizketa bertan behera uztea eta Nafarroarekin akordioak ekidin ditzan, beraz, prozesua edo egoera geroz eta okerragoa egon hobeto.
Uztailaren 29an, amildegiaren ertza, prozesua arriskuan jarri zen ETA-Batasunak Loiolan adostutakoa ukatu zuenean, negoziazioaren eskaera handitu zuelako. Josu Erkorekaren aburuz, dagoeneko akordioa adostua zegoenean, ETAk bere indarra erakutsi zuen Batasuna behartu zuenean exijentzia berriak planteatzean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: