Ilargi betea...
Ilargi betea dago gaur zeruan. Argia, zuria eta otso zein banpiro sena suspertzen duena... Gauero ateratzen da, beti jantzi zuri dotore bat darama eta izar artean mugitzen da sentsualtasun osoz... Gure gaueko abenturen ikuskatzaile xalo eta isila dugu Ilargia.
Mito anitz daude ilargi betearen inguruan, eta sinistu edo ez ilargiak guregan botere handia du. Itsasoko mareak kontrolpean ditu, baratzean landatzeko eta ilea mozteko kontuan hartzen dira bere faseak... izar artean ezkutatzen den dama zuri honek misterio sakona du. Bestela, bota begirada bat. Zer ikusten duzu? Begiratu batean txorakeria dirudi, baina pentsatu, hausnartu... Zer nolako eragina du ilargiak zure bizitzan? Baliteke astro batek gure gogamen eta patua (baldin badago) kontrolatzea, edo behintzat, nolabaiteko bidea erakustea?
Nahi izanez gero 2008ko ilargi egutegia uzten dut.
Nik ez dut erabateko erantzunik, ezta nahi ere, gauerdian zeruari so geratuko naiz, beharbada, patuak zer ekarriko didan galdetuz…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: