Txisteak
Gaur lanera itzuli beharra dago eta inoiz baino alaiago itzultzeko hemen usten dizuet txiste txorta bat, barrez lehertseko:
1: Jon joan da ikuilura, eta bere aita ikusi du behiak jaizten eta galdetu dio:
- Aitatxo, behi txuri-beltzak ematen al du kafesnea?
2: Aita semeari:
- Jorge Washington, zure adina zuenean, bere gelako jakintsuena zen.
- Bai- erantzuten dio semeak-. Eta zure adina zuenean Estatu batuetako lehendakaria zen
3: Zein izena dute Txinako hiru pertsona pobreenek?
-Txinlu, Txinagua eta Txingas
4: . Neska bat bere amarekin parkean dago. Kakagura da eta amak errepidera joateko esaten dio. Bertan dagoelarik kamioi bat pasatu da boxina jo du.
-PI-PI.
Neskak dio:
Bai, zuk pipi baina nik kaka.
5: Txomin euskaraz ikasten ari da.
-Ea Txomik.Nola esaten da puerta
euskeraz?
-Atea
-Oso ongi, eta puerto?
-Ateo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: