Udazkena

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-10-12 22:52

Piriniotara juteko pereza pixkatekin gabiz udazkenian. Neguan gehixegi juaten gera, eta ez saturatzeko, udazkena hemen ingurutik gabiz.
Proiektu politx batzuk ere buruan, tartian upai goitiko jinasiuan ibiltzeko aukera euki dogu.

De 2011 Iraila

Oker ez banago, 1904.urtian Eibarko Orbea enpresak elektrizitatea ataratzeko eraiki zaban presa,eta 1940.urtetik geldik dago. 1990 urte inguruan elgoibarko makina bat gazte juten ginan bertara arratsalde pasa, mintxetako igerilekuan inbidixarik ez zaukan neretzat han egoten zan giruak. Narrugorritxan bainatzen ginan, eta sasoi hartako gaztetxeko neskak, nagusixak gure aldian ere, bertan ibiltzen ziran. Lamiak haien antzeko zeozer ziralakuan nauan ni!

De 2011 Iraila

Azken aldixan ingurua eta potzua txukundu nahixan gabiz, historia eta etorkizuna batu nahixan.

Eguraldi ezinhobe hauekin, eta negua laister allatuko dan esperantzan, Rollerrak atara eta pare bat arratsaldetan azkarate eta aittola alderaino igo nintzan. Azkenerako gabak harrapatu arren, merezi izan zaban.

De 2011 Iraila

Udazkenak, horrez gain, eskalatzeko beta ere eman digu. Egino, Uharte... Araba eta nafarruan barrena.

De 2011 Iraila
Eta aspaldiko partez Ulikin juntatu eta Zaragoza aldera jun ginan. Zaragozara zertara? Aspalditik irteeraren bat egin bihar genduala, eta astebukaera konkretatu genduan, baina eguraldi txarra zaguan emanda. Kasu horretan, Zaragoza izaten da aukera ona.
Aitzakixa bihar naban bere autokarabana probatzeko, a ze katxarrua!!!

De 2011 Iraila

Zapatuan Morata de Jalonera jun ginan eskalatzera. Escalada en familia deitzen diue, eta arrazoirik ez jako falta, bia erretzak eta politxak aurkitxu genitxuan bertan. Egualdi aparta egin zigun, lehor baina haiziakin, ze haizerik ezian egonezin bihurtzen ei da Zaragoza aldeko berua!
Domekan berriz, egualdi hobiak urten zaban eta laino txapelak kenduko jakon esperantzan, Moncayora jun ginan.

Inoiz egon gabe gaozen eta politxa begitandu jakun, albo batera Soria eta bestera Zaragoza. Santutegi bat dago tontorrera bidian.

De 2011 Iraila

Neguan txuri txuri egoten ei da, eta eguraldi ona eta elur ona tokatuz gero jeitsiera oso politxak dauzkan mendixa dala diue, baina baldintza ona topatzia nahiko gaitza omen da. Halere, malda politxak badauzkala ikusi genduan.

De 2011 Iraila

Eta astebukaera relajantia pasau ostian, etxera bueltatu ginan hirurok.

De 2011 Iraila

Oso gustora ibili naiz, eta ia noiz bueltatzen geran!


Utzi iruzkina: