Udaberriaren zirrara
Zer ingo, nora jun, nortzuk... azken momentura arte zalantzan egon ondoren, barixakuan klase ostian aurreko astian burutube geratu zan plana itxera jun ginan Soquesera (Artoustera).
Jorgek bere blogian jartzen zaban domekan respumosotik bueltatzeko ibili zaben bidia itxia pentsatu genduan, jakin arren oso luzia ingo jakula, ze guk etorri ez ezik jun ere in bihar genduan eta.
Ta behin kopixatzen hasitxa, bere kontakizun batian bezela ONA! Esangot zerbait ondo urten jakun bakoitzeko.
Zapatu goizian goizo, lo oso gutxi inda, ilusiuakin, baina izango zan palizan bildur abantau ginan larribet alderuntz. Ixixa eguna argitziaz bat, ordubeteko porteuan ostian jarri genitxuan eskixak Midiren begiradapian. ONA!
Konturatu orduko Arriouseko lepuan gaozen. Hemendik Passage d'orteig pasatu biharrian lakutik aurrera jun ginan, Petit Arrielen azpitxik Arremouliteko lepora bide erosua egongo zalakuan izen bereko refujixora jeitsi biharrian. Paso erosorik ez, baina eguneko lehenengo jeitsiera in genduan, lehen eguzki printzek ematen ziuen ekialdera begira zaguan tubo inklinau batetik. ONA!