Testa de Rutor

pirukeriak 1456152209035 Ikusi Mendizaleak | 2011-09-19 23:32

Alpeetako egonaldiarekin bukatzeko, Rutor tontorra egitea aukeratu genduan. Normalean jendea 4000mtako mendien gosez juaten da alpeetara, eta 3.500mtako mendi puxka honetan fijatu ere ez dira egiten. Rutor, bere glaziar itzelagatik egin jakun erakargarrixa, baina ez zaukagun klaru zein aldetatik egin. Valgrisenche bailaratik motzagoa zan, baina bailara hura Travesiereko tontorretik ikusi genduanez, bailara ezberdin bat ikusteko gogua geneukan.

Thulletik, aldiz, ixa 2000mtako desnibela geneukan berriz ere, eta dagoeneko zurrada edarra igartzen genduan hanketan. Noski, egun bakarrian egitia zan asmua.

Azkenian Thulle bertatik egitia erabaki genduan, baina Paradisen hartu genduan egurran ondoren, hurrengo goizian ez genduan jaikitzeko indarrik eduki, eta egun bat atzeratu genduan Rutorreko plana. Bixamunian, goizian goizago (3ak aldera) jaiki eta gora. Lehenik urjausi batzuren artetik hasi ginan igotzen. Gaba zanez ez genduan kriston zarataz gain ezer ere antzeman.

Eguna argitzen hastean aterpetxera iritsi ginan


De 201108 udako oporrak

Pare parian geneukan Rutorreko tontorra. Erdian barrenean ikusten dena da, txikiena iruditu arren. Gertu zirudien, baina oraindik bidearen erdia besterik ez genduan egin.


De 201108 udako oporrak



Halere, bidian zati politena geratzen jakun, glaziarra zeharkatzea. Beheko partian glaziar itxixa zan, baina malda zauan lekuan pixka bat zabaltzen zan. Halere, kontu pixka batekin pasatuz gero ez zan batere arriskutsua.


De 201108 udako oporrak

Eski marka pila bat ikusi genitxuan, udaberrixan bukaeran egindakuak izango ziran, ze udan honaino eskiekin bizkarrian etortzeko nahiko urruti dago.

Altuera hartzen joan ahala bistak ikaragarriak ziran berriz ere, Mont Blanc-en hego aurpegi osoa pare parean.


De 201108 udako oporrak



Eta noski, Mont Blanc-erako Freneyko orratza parean edukita, ezin Bonattiren erreferentziarik egin gabe pasatu. Aurreko astean hil zan neretzat mendizalerik esanguratsuena zana. Hemen ikusi dezakezue blog batean egin dioten aipamena.


Alpeetako egonaldiarekin bukatzeko, panoramika honekin uzten zaituztet. Rutorreko bista paregabeekin goza dezazuela, Frantzia eta Italia arteko mugan, gure oporrak joan diren bezelaxe, bi herrialde hauen artean.

http://www.youtube.com/watch?v=peIFCn8QbEQ

Beti bezela, hemen GPSan datuak


Utzi iruzkina: